Tortura eta Burlatako atxiloketak salatzeko murala Barañainen

2016-04-24

50 bat lagunek, heldu, gazte eta haurrek, tortura salatzeko murala margotu zuten Barañaingo Udal plazan joan den apirilak 22 ostirala. Iragan astean Burlatan mural berdina margotzeagatik atxilotutako zortzi lagunei elkartasuna adierazi eta torturatuak izan diren barañaindarren salaketa egiteko burutu zuten. Bestetik, datorren osteguneko udalbatzan torturak salatu dituzten Barañaindarrek "aztnugaL" kanpainiatik aurkeztutako manifestuari atxikitzeko eskaria egiten duen mozioa aurkeztuko dute.

Udal plazan torturaren aurkako murala. Argazkia: Apala
Diseño y desarrollo Tantatic