30 urte bete ditu Igandea Txarangak

2024-04-22

1994 garren urtean jaio zen Igandea Txaranga, Barañaingo musika eskolako ikasle batzuen eskutik. Igandero biltzen ziren hauek, elkarrekin musika egiteko gogoz. Hortik jaio zen txaranga eta, hortik ere, jaio zen txarangaren izena, "Igandea". 30 urte pasa dira orduz geroztik eta, gaur egun, Txaranga ezagunenetariko bat da Igandea. 

Asteburu honetan ospatu dute euren 30garren urtebetetze berezia. Ia 100 lagun elkartu ziren bazkari batean, kaleetan zehar kalejira bat egin ostean, gaur egungo kideak eta kide ohiak batu zituen ospakizunean. Gainera, ostiral iluntzean ere, Barañaingo kaleak zeharkatu zituzten, tabernaz taberna, euren musikarekin herria girotzen. 

Igandea TXaranga iazko jaietan. | Argazkia: Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic