"HILunpean": Alaitz BHI-ko antzerki musikala

2024-05-02

Alaitz BHIko Arte Eszenikoak eta Musika Batxilergoaren 45 ikasle inguruk sortu dute lan hau, modu kolektiboan.

Sortzaileek azaldu duten moduan, HILunpean lanak "mundu ilun bat taularatzen du, non eguneroko beldurrak laztura sakonarekin nahasten diren". "Lanak sei istorio kontatzen ditu, non giza existentziaren alderik ilunenak aztertzen diren: gerra, bakardadea, heriotza…" azaldu dute.

Maiatzaren 12an aurkeztuko dute lana Barañainen, 20.00etan Auditorioan. Sarrerak 5€ko prezioa izanen du, eta Auditorioan zein Auditorioko webgunean erosi ahalko dira. 

 

Gainera, maiatzaren 18an ere Burlatako kultur etxean aurkeztuko dute. 

Diseño y desarrollo Tantatic