CONCIERTO CORO GÓSPEL LIVING WATER

Mai 15 Mayo 19:00 - Auditorio Aretoa.

Maiatzaren 15ean iritsiko da Iruñera gospelzaleok gehien irrikatzen dugun ikuskizuna: Gospel Living Water. Lehenengoz ikusi ahal izanen ditugu zuzenean Iruñean. 5 musikari, 30 abeslari eta joan den mendeko eta mende honetako gospel-kantarik ederrenak biltzen dituen errepertorioa.

Susana Fernandezen eta Samuel Lopezen zuzendaritzapean, abesbatza madrildar honek mundu osoa astindu duen itxaropenez eta askatasunez betetako kontakizun batean murgilaraziko ditu Iruñeko ikusleak. Gospelaren izar handien abestiak entzun ahal izanen ditugu, Thomas Dorseyrenak, Mahalia Jacksonenak eta The Edwin Hawkins Singersenak, besteak beste, Living Water taldearen ezaugarririk behinena diren koreografia bikainek lagunduta.

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic