Dozenaka lagun bildu dira Kutxabanken aurrean Emilianaren egoera salatzeko

Baranaingo Etxegabetzeen Aurkako Plataformak deituta, hainbat herritarrek Emilianaren egoera salatu dute berriz.

Osteguneko elkarretaratzearen argazkia.

Atzo, apirilak 7an, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten Baiona etorbideko Kutxabanken bulegoaren aurrean baranaingo bizilaguna den Emilianaren egoera larria salatzeko.

Baranaingo Etxegabetzeen Aurkako Plataformak salatu duenez, Kutxabankek enkantera eramango du 74 urteko barañaindar horren ohiko etxebizitza. Egoera larria da plataformako kideen ustez, Emiliana gaixorik dagoelako, eta gutxieneko alarguntza pentsio bat jasotzen du soilik.

Hainbat elkarretaratze deitu ditu plataformak momenturarte Emilianaren kasua salatzeko eta bere etxean geratu dadila eskateko, naiz eta bankuak ez duen bere jarrera aldatu.

Itzulpena > Traducción

Decenas de personas se concentran frente a Kutxabank para denunciar la situación de Emiliana

Ayer, 7 de abril, decenas de personas se concentraron frente a la oficina de Kutxabank en la avenida Baiona para denunciar la grave situación de Emiliana, vecina de Baranain.

La Plataforma Antidesahucios de Baranáin ha denunciado que Kutxabank llevará a subasta la vivienda habitual de este barañaindarra de 74 años. La situación es grave a juicio de los miembros de la plataforma por la enfermedad de Emiliana, que sólo percibe una pensión mínima de viudedad.

La plataforma ha convocado varias concentraciones hasta el momento para denunciar el caso de Emiliana y pedir que se quede en su casa, aunque el banco no ha cambiado su postura.

Diseño y desarrollo Tantatic