2015-11-23 Kultura · Cultura

'Banoa', AFUren abesti berria entzungai

Barañaingo taldeak 'Zoroak hegaz goaz' diska aurkeztuko du datorren azaroaren 27an Iruñeko Zentral Aretoan, baina dagoeneko 'Bagoaz' abestia entzungai duzue estreinakoz Plazaberrin.

Hirugarren disko honetan betiko salsa eta runba erritmoak baliatu dituzte kantak egiteko, baina baita ere berritasunak sartu dituzte.Argazkia: AFU.

Datorren ostiralean (azaroak 27) Barañaingo taldeak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du Iruñeko Zentral aretoan. Gaueko 20:15etan izanen da hitzordua AFUren lan berria entzuteko, eta ondoan izanen dituzte baita ere Sustraian disko jartzaileak eta Raperos de Emaus eta Titanians Backing Band taldeak. Sarrerek zortzi euro balioko dituzte.

Taldekideek adierazi dutenez, gogoa dute ostirala iristeko eta jendaurrean lan berria aurkezteko. «Emozionatuta eta desiatzen gaude. Gainera, Zentraleko aurkezpena abentura bat da guretzat, aurreko bi diskoekin ez genuen horrelakorik egin, eta probatu nahi genuen», azaldu dute. Aurreratu dutenez, ostiralean diskoan parte hartu duten kolaboratzaileak egonen dira, baina baita ere beste lagun batzuk. «Horrela, gormutuen hizkuntzan kantak adieraziko ditu Saioak eta Txino dantzariak dantzatuko du».

Hirugarren disko honek 12 abesti biltzen ditu, eta bertan askotariko gaiak lantzen dituzte: «Abesti horietan guztietan heteroaraua, errefuxiatuen egoera latza, elikadura autonomia... eta orokorrean kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz egiten dugu», azaldu du taldeak. Horretaz gain, betiko salsa eta runba erritmoak baliatu dituzte kantak egiteko, baina berritasunak sartu dituzte. «Swing estiloko 'Aire Aire' kanta, funky-metal edo halako zerbait izendatu dezakegun 'Murru mutuak' kanta edota 'Oxigeno' izeneko boleroa».

Azken hilabeteetan egindako lana gogora ekarri dute AFUko taldekideek eta emaitzarekin oso pozik gelditu direla adierazi dute. «Orain emaitza esku artean dugula esan dezakegu egindako lanak merezi izan duela». Gainera, lagun askoren kolaborazioa izan dute diska grabatzerako orduan eta diskoaren emaitza haiei esker izan dela gaineratu nahi izan dute. Izan ere, diskan bidelagun izan dituzte Mosto, Ritx, Xabi, Miriam, Ainhoa, Fernando, Jasone eta beste asko.

Ostirala iritsi arte eta disko berriaren doinu guztiak entzun baino lehen, beraz, 'Banoa' kanta dastatzeko aukera duzue Plazaberrin.

 

 

 

 

Itzulpena > Traducción

AFU presenta su nueva canción, 'Banoa'

'Banoa' es la nueva canción del grupo AFU, y ya la puedes esuchar en Plazaberri. El próximo viernes 27 de noviembre, AFU presentará su tercer disco titulado 'Zoroak hegaz doaz' en la sala Zentral de Iruñea y estarán acompañados de Raperos de Emaus, Sustraians, y Titanians Backing Band. Mientras tanto, en Plazaberri puedes escuchar un adelanto del disco.

'Zoroak hegaz goaz' es el tercer disco grabado en el verano del 2015, con nuevos ritmos y «mostrando que se pueden romper todos los limites sin perder la frescura de sus comienzos». En las 13 canciones que componen el disco, hablan de los temas que les interesan y les preocupan. «La heteronorma, la situación complicada de los refugiados o la soberanía alimentaria son los temas que nos preocupan y tratamos en las canciones», han comentado. Como en los discos anteriores, en el disco se escuchan ritmos como la rumba o la salsa, pero también hay canciones con novedades: «Una canción con estilo swing, otra con una especie de estilo funky-metal y también un bolero».

El grupo se ha mostrado contento con el resultado del disco, y esperan «emocionados y con ansia» el viernes. «En los otros discos no habíamos hecho una presentación así, esto es una aventura para nosotros!», comentan. Además, estarán acompañados en el escenario colaboradores del disco y muchos otros amigos.

 

Multimedia

Banoa (AFU) by Plazaberri

Diseño y desarrollo Tantatic