Bertso merendua Julio Soto eta Xabier Terrerosekin
2015-12-07
Barañaingo bertso eskolako 30 haur inguruk parte hartu zuten Bertsozale elkarteak Barañainen antolatutako bertso merenduan. Julio Soto eta Xabier Terreros bertsolariek herriko haurrek jarritako gaiekin bertsoak bota behar izan zituzten. Giro alaian igaro zuten iragan asteazkenean bederatzi eta hamalau urte bitarteko gazteak.
Argazkia: Utzita.