«Guk nahi duguna euskal mitologia hedatzea da eta hori lortzen badugu, gu kontent»
Bakarne Atxukarro Barañaingo Auditorioko langileak euskal mitologiari buruzko bildumaren bigarren liburua idatzi berri du.
Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde idazleek, Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera eta Txalaparta argitaletxearen eskutik, haurrei zuzenduriko euskal mitologiari buruzko bigarren albuma argitaratu berri dute. Barañaingo Auditorioko langilea da Atxukarro eta berarekin egon da Plazaberri liburuaren nondik norakoak jakiteko. 'Euskal mitologia, haurrei kontatua' du izena liburuak.
Zergatik erabaki zenuten euskal mitologiari buruzko liburua idaztea?
Gure helburu nagusia gure haurrentzat euskal mitologiari buruzko ipuin bilduma bat egitea zen. Merkatuan haurrentzat 'betiko' ipunen bidumak zeudela konturatu ginen. 'Betiko' ipuin horiek, Txanogorritxo, Hiru Txerrikumeak, etab. ongi daude, baina zerbait gehiago nahi genuen gure haurrentzat, gure etxean gu txikiak ginenean kontatzen zizkiguten ipuinak, hain zuzen ere: Tartalo, Mari, Makilakixki, Lamiak, etab. Horregatik bilduma hau sortzea bururatu zitzaigun. Pentsatu eta egin. Hasiera batean hamar ipuin kaleratu genuen eta orain beste hamar. Datorren urtean, ziur aski, azkeneko hamarren bilduma plazaratuko dugu.
Euskal mitologiari buruz hutsunerik ba al zegoen literaturan?
Haur literatura badago merkatuan, baina mitologia, normalean, helduentzako bideratutako hizkuntzan iristen zaigu guri, eta umeei bideratutako hizkuntza batera moldatzea bururatu zitzaigun. Aukeratutako irudiak ere haurreei zuzenduta daude, haien bidez ipuina ezagutzeko gai izan daitezen, nahiz eta irakurri ez jakin.
Dirudienez, hutsunea bazegoen. Amazonen liburua jarri genuen geroztik 12.000 deskarga izan genuen hiru egunez, beraz interesa zegoela argi eta garbi geratzen da.
Lehenengo albuma joan den urtean argitaratu zenuten. Harrera oso ona izan zuen, aurten ere horrela izatea espero duzue?
Lehenengoaren arrakasta ikusirik bigarrenak ere bide berdina izanen duela espero dugu eta dirudienez ildo beretik doa. Ez dugu ahaztu behar gure arrakasta irakurleei zor diegula eta biziki eskerturik gaude.
Baina hori ez da gehien interesatzen zaiguna. Azken finean, guk nahi duguna euskal mitologia hedatzea da eta hori lortzen badugu, gu kontent.
Ze balore eta irakaskuntza transmititzen da zuen liburuan?
Liburuetan errespetua, natura zaintzearen garrantzia, elkartasuna, elkarlana…transmititzen dira ipuin ezberdinetan. Adibidez, 'Txakur eta Otso' izeneko ipuinean adiskidetasuna protagonista nagusia da; lamien ipuinean xuhurra izatearen ondorioan zein izan daitezen ikusten da; Etxejaunen ipuinean arbasoekiko errespetuari buruz mintzatzen da, etab.
Zer nolako garrantzia dute gure arbasoetako kondairek gaur egun?
Ahozko transmisioak dauka garrantzia euskal mitologiak eta transmititzen dizkiguten ezagutzak. Ez dugu ahaztu behar, garai batean, gaur egungo ezagutzarik ez zegoenean, mitologiari esker ulertzen zutela naturan gertatzen ziren fenomeno ezberdinak, besteak beste. Beraz, garai batean garrantzi eta ziurrenik egi borobiltzat zituzten kondaira hauek. Gaur egun, ezagutza aldetik asko aurreratu da, baina gure arbasoen azalean jartzeko ere balio digute kondairek. Garrantzi handia dute gaur egun, alde batetik gure ondare kulturala direlako, eta bestalde, lehen aipatu dudanez, balore asko irakasten diegulako gure txikiei.
Aurkeztutako liburua proiektu bizia dela diozue. Zergatik?
Kaleratu zen geroztik oso berri eta esperientzia onak luzatzen dizkigulako. Batzuetan leku batera edo bestera bakarrik joaten dela ematen du. Montevideon ospatu zuten Euskeraren Egunean aurkeztuko dugu, esaterako; datorren urtean ziur aski Renoko Unibertsitatearen bitartez ingelesez kaleratuko dugu; Durangoko azokara frantsesezko edizioa eramango dugu; han bertan lehendabiziko liburuaren hirugarren edizioa aurkeztuko dugu bigarren liburu atera berriarekin batera… Gauza asko dira kaleratu genuenetik oraindik urtebete ez dela pasa kontuan hartzen badugu.
Zeintzuk izanen dira hurrengo pausuak?
Lehen esan dugun bezala, hirugarren bilduma bat ere prestatzen ari gara jada. Hirugarrena ateratzen dugunean etenalditxo bat egingo dugu, pasatzen ari zaigun guziaz gozatzeko, eta beste proiektu ezberdinetan hasteko. Gauza interesgarriak proposatzen digute eta egiteko gogoz gaude, baina gure oraingo egoera ez da batere erraza. Gure lanak, familiak eta eginbeharrak dauzkagu eta zaila da hori guztia eta liburuak idaztea orekatzea.
Itzulpena > Traducción
«Nuestra intención es difundir la mitología vasca»
Bakarne Atxukarro, trabajadora del Auditorio de Barañain, junto a Irati Zubialde y la ilustradora Aitziber Alonso acaba de publicar el segundo libro de la colección sobre la mitología vasca para niños y niñas. 'Euskal mitologia, haurrei kontatuta' lleva por título el libro y en el tratan de explicar las leyendas de nuestros antepasados a los y las txikis de casa. «Nos dimos cuenta de que hay mucho escrito sobre mitología pero no tanto dirigido al público infantil. Es por eso que decidimos hacer esta colección», cuenta Atxukarro. Fue el año pasado que publicaron el primer libro y la «gran acogida» que tuvo les llevo a escribir el siguiente.
El libro cuenta con 10 leyendas en las que se transmiten los valores del respeto, el cuidado de la naturaleza, el trabajo en equipo y la solidaridad, entre otros. «Son cuentos que forman parte de nuestro patrimonio cultural, y por otro lado, sirven para transmitir valores a los niños y las niñas», ha añadido Atxukarro. Desde que lo publicaron, el libro ha hecho su camino y ha sido presentado aquí y allá. Viajó hasta Montevideo (Uruguay) para presentarse en el Día del Euskera y el año que viene será publicado en inglés por la Universidad de Reno. Además de eso, en la próxima edición de la feria del libro de Durango las autoras presentarán la edición francesa.
Para el año que viene preparan una tercera edición que cerrará la colección.