2015-10-20 Kultura · Cultura

Istorio bat marrazkien bitartez nola kontatu daitekeen ikasi dute 25 txikik

Ilustrazio tailerra egin zen iragan urriaren 14an Liburutegian, Euskararen Astearen baitan.

Leire Salaberria, 2014ko Etxepare Sarien garaileak, gidatu zuen saioa (Argazkia: A.Garcia)

Iragan asteazkenean ospatu zen Etxepare Sarien ilustrazio tailerraren edizio berri bat Liburutegian, Euskararen Astearen baitan. Iazkoa bezala arrakastatsua izan zen tailerra 25 txikien parte hartzearekin.

Leire Salaberriak bitan irabazi du Etxepare Saria, 2011an "Euria ari duenean" lanarekin eta 2014an "Hiltzaileak" lanarekin. Berak gidatu zuen saioa eta txikiei erakutsi zien nola kontatu daitekeen istorio bat marrazkien bitartez.

Baita, liburuan erabili duen pirograbatua teknika nola egiten den erakutsi zuen, oholaren gainean marrazteko erabiltzen dena eta ondoren txikiek marrazkiak egin zituzten tanpoi eta errotulagailuekin. Azkenean liburuaren ale bat eraman zuten opari gerturatutako txikiek.

Itzulpena > Traducción

Taller para contar historias mediante ilustraciones

El pasado miércoles se celebró en la Biblioteca y dentro de la Semana del Euskera, un taller de ilustración con Leire Salaberria, ganadora del premio Etxepare en 2014 con el libro "Hiltzaileak". Al igual que en la edición pasada, el taller fue un éxito con la participación de 25 niños y niñas que aprendieron con Salaberria cómo contar historias con imágenes.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic