2015-10-16 Kultura · Cultura

Matematika gazteei hurbiltzea du helburu Aitzol Lasaren liburu berriak

'Usategiaren printzipioa' liburua aurkeztu berri du Barañaingo Euskararen Astean

Plazaberri

Gaztetxoei zuzendutako eleberri honetan, Dirichleten printzipio matematikoa azaldu nahi izan du Aitzol Lasak. Asteazken arratsaldean aurkeztu zuen Usategiaren printzipioa (Denon Artean, 2015) Barañaingo liburutegian eta 30 pertsona inguru gerturatu ziren.

Lasak azaldu zuenez, liburuaren protagonista Argitxu Azkarrena neskatila trebea da, Logikaren Txapelduna. Herrian jazo den lapurreta bat ikertuko du eta lapurra nor den deskubritzeko zenbakiak eta  Usategiaren printzipioa erabiliko ditu. «Printzipio matematikoa erabili dut hari narratibo gisa eta historio oso horren inguruan da», azaldu du.

Matematikaria eta NUPeko irakaslea da barañaindarra eta bere bi pasioak batu ditu liburuan: zientzia eta literatura. Gainera, pozik agertu da liburuak izan duen harrerarekin: «Badakigu ikastetxe batean matematikako irakasgaian liburua agindu dutela irakurtzeko; hori asko da guretzat».

Joan den urtean beka jaso zuen Lasak liburua idazteko eta hilabete bat eman zuen Abadiako Nekatoenea baserrian. Barañaindarraren bigarren liburua da hau; izan ere, 2012an Hodeietan idatzi zuen CAF-Elhuyarreko gazteei zuzendutako zientzia narrazioak kategoriako saria irabazi ondoren. 

Itzulpena > Traducción

Aitzol Lasa ha presentado su segundo libro dentro de la Semana del Euskera

Dentro de las actividades de la Semana del Euskara, Lasa prensentó su libro el pasado miércoles ante una treintena de personas en la biblioteca de Barañain. Usategiaren printzipioa (Denon Artean, 2015) lleva por título el libro del berinianense. 

Tal y como apuntó el escritor, el objetivo del libro es acercar las matematicas a los jóvenes. En este libro, Lasa trata de explicar el principio matemático de Dirichlet. Para ello, utiliza a la protagonista Argitxu Azkarrena, quién será la encargada de investigar un robo que ha sucedido en el pueblo. Utilizando el principio de Dirichlet Argitxu descubrirá quién ha sido el ladrón.

 

 

Diseño y desarrollo Tantatic