Sarai Robles bertsolaria Xalto Sariketan egonen da
Asteburu honetan ospatuko dute gazteen bertso sariketa Goizuetan. Duela bi urte Mikel Lasarte barañaindarrak jantzi zuen txapela.
Hamahirugarren edizio honetan, Barañaingo bertso eskolako Sarai Robles eta Manex Mailharinek parte hartuko dute. Heldu den azaroaren 20an, larunbatean, 21:00etan izanen da sariketa Goizuetako Umore Ona elkartean. Hamahiru edizio hauetan bertsolari nafarren harrobia izan da Xalto eta bertan parte hartzeko hiru baldintza bete behar dituzte bertsolariek: Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean inoiz kantatu ez izatea, aurretik Xalto sariketa irabazi ez izatea eta 1985-2000. urteen baitan jaioak izatea. Orain dela bi urte, Mikel Lasarte barañaindarrak jantzi zuen txapela.
Patxi Castillo (Bera), Saioa Alkaiza (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alazne Untxalo (Ituren), Amaia Elizagoien (Oronoz), eta Egoitz Gorosterrazu (Ituren) izanen dira sariketako beste bertsolariak.
Sarrerak 15 eurotan eskuratu daitezke Goizuetako Amaia kafetegian eta Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948 14 37 47) edo idatzita (nafarroa@bertsozale.eus).
Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Xalto sariketa eta Izeta sariketa daude. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte zein hasi berriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten.
Itzulpena > Traducción
La bertsolari Sarai Robles participará este fin de semana en el certamen Xalto
Este fin de semana se celebra en Goizueta el certamen de bertsolaris Xalto, y entre los participantes está la berinianense Sarai Robles. El certamen, que tendrá lugar el sábado 20 de noviembre en la sociedad Umore Ona, prentende ser una cantera de jóvenes bertsolaris. Hace dos años, el bertsolari de Barañain Mikel Lasarte se llevó la txapela a casa.