Korrika abian da eta gau honetan Barañainen izanen dugu
Arratsaldeko 3etan Korrika Txikia eginen da Eulza eskolan hasirik eta arratsaldeko 7etatik aurrera dantzaldia izanen da Udal plazan.
Euskararen aldeko 19. Korrika gure artean izanen da gaur gauean, 23:15etatik aurrera. Barañain eta Zizur lotzen dituen bidetik sartuko da eta ibilbidea argiztatzea pentsatu du Korrika Batzordeak. Horregatik parte hartzaileei edonolako argiak eramatea eskatzen diete: linternak, argizariak… gaueko 11etatik aurrera elkartzeko hitzordua jarri dute atletismo pista zaharren parean.
Lekukoak
Asteazkenean ospatu zen Korrika Festan Korrikaren ikurra eramango duenaren zozketa egin zen. 1.714 zenbakia izan da sariduna.
Zozketarako boletoen salmenta bidez eta herriko 35 komertzio eta tabernen laguntzarekin lortu da kilometroa erosteko dirua batzea, 1.250 euro. Korrika Festa giro euskaldun ezin hobean ospatu zen. Arratsaldean bertso poteoa egin zen herrian zehar eta Haizean taloak prestatu ziren, laister batean amaitu zirenak sukaldea bete bazen ere guztientzako otordua prestatzeko. Oskar Estangak giro ederra eta dibertigarria sortu zuen, aldarrikapena, bertsoak eta abestiak uztartuz. Azkenean, lekukoaren zozketa egin zen. Korrika Batzordetik hitzordua baliatu zuten eskertzeko herritarren, eskolen, saltokien eta tabernen babesa Korrikari.
Ibilbidea
Haranako Etorbidetik Erdiko Etorbidera joanen da Korrika. Alaitz eskolaren parean eskolako eta institutuko guraso eta ikasleek hartuko dute lekukoa zozketa egin baita ikurra eramateko kilometro honetan: 218, 246 eta 272 zenbakiak dutenak. Santa Luisa eskolako errotondaraino korrikan eginen dute txiki eta handiek 23:20ak aldera. Ondoren Mendebaldeko auzora joanen da Korrika, Sanduzelaiko bidea hartuko du eta Buztintxurik Berriozarrera joanen da Iruñerritik ateratzeko.
Itxaron-uneak
Korrika itxaroten dugun bitartean dantzaldia eginen da Udaletxe plazan Barañaingo txistulariekin eta Ezpelurreko gaitariekin arratsaldeko 7etatik aurrera. Ordu batzuk lehenago Korrika Txikiak gure herriko kaleak zeharkatuko ditu arratsaldeko 3etatik aurrera “Euskahaldun!” lelopean. Eulzan hasiko da, Alaitzera joanen da, Sahats eskolatik buelta emanen du, haurtzaindegia bisitatuko du eta Udal plazan amaituko da.
Itzulpena > Traducción
Esta noche llega la Korrika a Barañain
La carrera por el euskara llega hoy a Barañain sobre las 23:15 desde el camino que conduce a Zizur y por ese motivo se han organizado varias actividades para darle la bienvenida. A partir de las 15:00 se realizará la Korrika Txiki con salida en el colegio Eulza, pasará por el colegio Alaitz, Los Sauces, la escuela infantil y terminará en la Plaza del Ayuntamiento. A la tarde habrá bailables en la misma Plaza Consistorial a partir de las 19:00 con txistularis y gaiteros y a las 23:00 hay una quedada en las antiguas pistas de atletismo para esperar el paso de la Korrika. Desde la Comisión de la Korrika hacen un llamamiento para iluminar el recorrido portando velas, linternas o cualquier otro objeto luminoso.
La Korrika tomará la Avenida del Valle unos metros hasta la Avenida Central que recorrerá hasta salir de Barañain dirección Mendebaldea. El pasado miércoles en la Korrika Festa se realizó el sorteo del testigo y la persona afortuna es la portadora del número 1.714. Cogerá el testigo en el camino que conduce a Zizur a la altura de las antiguas pistas de atletismo y lo llevará hasta el colegio Alaitz.
Allí tomarán el testigo el alumnado del colegio y del instituto. Para ello también se ha realizado un sorteo del que han resultado ganadores los números 218, 246 y 272. Los y las txikis llevarán el testigo en el kilómetro 299 hasta la rotonda de Santa Luisa de Marillac. De allí partirá la Korrika hacia Mendebaldea.
Desde la Comisión de la Korrika animan a participar de la fiesta y agradecen la aportación de la ciudadanía, de la escuela e instituto Alaitz y en especial de los 35 comercios y establecimientos de Barañain que han aportado para comprar el kilómetro cuyo coste es de 1.250 euros.
Animamos al vecindario a que participe también online, enviado fotografías de la jornada con el hashtag #BaranainKorrika.