Jaien aurreko jaialdia ospatuko da udal plazan ostiralean
Jaialdiaren 13. edizioa izanen da eta gaueko hamarretan hasiko da. Ordu eta erdiko iraupena izanen du.
Datorren ostiralean, ekainaren 19an eta jaietarako egun gutxi geratzen direla, jai aurreko jaialdia eginen da berriro Musika Eskolak antolatua. 13. edizioa izanen da bi urtez antolatu gabe igaro ondoren eta Barañaingo kultur eta kirol erakundeak parte hartuko dute: Musika Eskolako musikari eta kantariez gainera, Barañaingo Abesbatza, Ezpelur Gaitariak, Harizti Dantza Taldea, Barañaingo txistulariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Lagunakeko gimnasia erritmikoko taldea. Baita Team Rockers break dantza taldea gonbidatu dute.
Jaialdia gaueko hamarretan hasiko da eta ordu eta hogei minutuko iraupena izanen du. Hiru zatitan banatuko da eta egitaraua honakoa izango da:
Lehenengo atalean agurra eginen dute akordeoilariak, txistulariak, eskolania eta Harizti Dantza taldeak. Ondoren “Igitai” dantzatuko dute Hariztiko dantzariak txistularien laguntzarekin. Barañaingo Abesbatzak “Contigo en la distancia” eta “Lata d´agua” abestuko dute kapelaz eta atala bukatzeko akordeoilariak, txistulariak, abesbatza, musika banda eta Hariztik “Aitor” lana interpretatuko dute.
Bigarren atala hasteko show bat eginen dute Team Rockers break dantza taldeak. Lagunakeko gimnasia erritmikoa taldeak “Navras” abestia antzeztuko du eta berriro Team Rockers-ek erakustaldia eginen du. Ondoren “Edurne” bals-a interpretatuko dute gaitariek, bandak eta Erraldoiak. Atal hau bukatzeko “Lantz” lana interpretatuko dute akordeoilariak, txistulariak, abesbatzak, eskolaniak, bandak eta Hariztik.
Hirugarren atala hasiko da musika bandak eta gimnasia erritmiko taldeak eginen duten Abbaren abesti baten antzezlanarekin. Ondoren “Axuri Beltza” dantzatu eta abestuko dute akordioilariak, bandak, abesbatzak, eskolaniak eta Hariztik. Axuri beltzaren ondoren sanferminetako pot-pourria eginen dute txistulariek, gaitariek, abezbatzak, eskolaniak, bandak eta Hariztik. Bukatzeko, guztiek batera agurtuko dute eta Nafarroako Gorteen ereserkia interpretatuko da.
Itzulpena > Traducción
Este viernes vuelve el festival prefiestas a la Plaza Consistorial
Organizado por la Escuela de Música, el próximo día 19 a pocos días del inicio de las fiestas se celebrará el 13º Festival Prefiestas de Barañain. Participan no sólo los y las interpretes de la Escuela de Música Luis Morondo, también lo harán la Coral Barañain, Gaiteros Ezpelur, Harizti Dantza Taldea, Txistularis de Barañain, la Comparsa de Gigantes y Cabezudos y el equipo de gimnasia rítmica de Lagunak. Además participará invitada el grupo de break dance Team Rockers. Se tratará de un espectáculo que conjuga música, danza y deporte y comenzará a las 22:00. Tendrá una duración aproximada de una hora y veinte minutos.
El festival se divide en tres partes. El programa es el siguiente:
Primera Presentación
“Agurra” - Acordeones, Txistus , Escolanía y Harizti
“Igitai” - Txistus y Danzas Harizti
“Contigo en la distancia” - Coral Barañáin (a capella)
“Lata d´agua” – Coral Barañáin (a capella)
“Aitor” Acordeones, Txistus, Coral, Escolanía, Banda y Harizti
Segunda Presentación
“Show” - Team Rockers
“Navras” - Gimnasia Rítmica
“Demostración” - Team Rockers
“Vals Edurne” - Gaitas, Banda y Gigantes
“Lantz” – Acordeones, Txistus, Coral, Escolanía, Banda y Harizti
Tercera Presentación
“Abba” - Banda y Gimnasia Rítmica
“Axuri Beltza” – Acordeones, Coral, Escolanía, Banda y Harizti
“Popurrí sanferminero” – Txistus, Gaitas, Coral, Escolanía, Banda y Harizti
Despedida e himno de las Cortes de Navarra - Todos