2015eko Etxepare Saria eman dute Barañainen
Jokin Mitxelenak eta Pello Añorgak, oiartzuarrak biak, jaso dute saria "Munstroek pixa egiten dute ohean" lanagatik.
Aurtengo Etxepare Saria Barañainen jaso dute saridunek, Jokin Mitxelena ilustratzaileak -Alemanian bizi dena- eta Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariak, oiartzuarrak biak. Egileek "Munstroek pixa egiten dute ohean" albuma aurkeztu zuten sarira eta bigarren aldia da irabazten dutela, 2006an "Gerlari handia" lanarekin saridunak izan baitziren. 18 lan aurkeztu ziren Nafarroako hainbat udal eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek antolatzen duten sari honetara eta Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak epaitu behar izan dituzte lanak.
Epaimahaikideen esanetan «unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da, azkenean». Beraien aburuz, «testua eta irudiak elkar josita datoz, jolasa motor eta emozioa kide direla. Musika darie hitzei eta bizia irudiei. Irudien plano eta perspektiba aldaketa bat datoz testuaren erritmoarekin. Garatzen doan kontaketari aniztasuna eta interes bisuala eransten diote». Epaimahaikideen ustetan, "Piztiak bizi diren lekuan" Maurice Sendaken obra klasikoari keinu egiten dion lana da.
Ordezkaritza zabala
Atzo, asteartean, egindako sari banaketan Oihaneder Indakoetxea Barañaingo alkateak, Berta Arizkun Burlatako alkateordeak eta Ana Labiano Uharteko euskara arloko zinegotziak aurkezpenak egin zituzten. Barañaingo Battitte Martirena eta Rosa Leon zinegotziek lore xorta bana eta saria eman zieten eta bertan izan ziren ere Pello Elzaburu Pamielako editorea, Barañaingo liburutegiko ordezkariak, Sahats-IKA euskaltegikoak, hainbat euskara teknikari, Santa Luisa de Marillac ikastetxeko irakasleak eta hedabideak.
Saridunek 5.000 euro jaso dituzte egile eskubideen aurrerapen moduan eta lana Pamielak argitaratuko du euskaraz 2015eko urriaren bukaeran.
Itzulpena > Traducción
Entrega del Premio Etxepare en Barañain
Ayer martes se entregó en Barañain el Premio Etxepare 2015 al escritor Pello Añorga y el ilustrador Jokin Mitxelena, autores del album "Munstroek pixa egiten dute ohean". Se trata de la segunda vez que ganan este premio los dos autores de Oiartzun, tras hacerlo en 2006 con "Gerlari handia".
El Premio Etxepare lo organizan varios servicios de euskera de ayuntamientos y mancomunidades de Navarra, entre ellas, el de Barañain. En esta edición se han presentado 18 trabajos que han sido valorados por un jurado compuesto por los escritores Yolanda Arrieta y Patxi Zubizarreta y el ilustrador Mikel Valverde. Han destacado que en la obra «el miedo, que se va agrandando de momento a momento y de línea a línea, se convierte finalmente en carcajada y alivio», y que «de las palabras fluye música y vida de las imágenes». A su juicio, el trabajo hace un guiño a la obra clásica de Maurice Sendak "Donde viven los monstruos".
La entrega del premio dotado en 5.000 euros como adelanto de derechos de autor lo han realizado Battite Martiarena y Rosa León, concejal y concejala de Barañain y en la presentación han tomado parte la alcaldesa Oihaneder Indakoetxea, la teniente de alcalde de Burlada Berta Arizkun, la concejal de Euskera de Huarte Ana Labiano, el editor de Pamiela Pello Elzaburu, técnicos y técnicas de euskera y representantes de la Biblioteca de Barañain, del euskaltegi Sahats y del profesorado de Santa Luisa de Marillac.
El libro premiado lo publicará en euskera la editorial Pamiela a finales de octubre de 2015.