Xapiru Trikitixa Eskolak, Caravinagre, kaleko musika txapelketan sariduna

2015-07-31

Maisonave Hotelak 26 urte daramatza kaleko musika txapelketa hau antolatzen eta aurten Xapiru Trikitixa Eskolari egokitu zaio hirugarren saria. 300€ jaso dituzte Sanferminetan Kale Berria egunero musikaz bete dutenen onenetarikoen artean egoteagatik. Horrela erabaki dute epaimahaia osatu duten Maria Jesús Artaiz Zabalzak, Juan Antonio Garcia Gorraizek, Juana Maira Lezaunek eta Peio Etxarrik.

Sanferminetako emanaldia (Argazkia: utzitakoa)
Diseño y desarrollo Tantatic