2015-11-18 Kultura · Cultura

Musikaz beteko dira Barañaingo kaleak Santa Zezilia egunean

Euskal kantak, Andre Mariaren Auroroak, gaiteroak eta Barañaingo abesbatza izanen dira asteburu honetan.

Asteburu honetan, musikak alaituko ditu Barañaingo kaleak. Argazkian, joan den urteko kantaldia. Argazkia: Plazaberri.

Datorren larunbatean azaroaren 21ean Santa Zezilia eguna, musikaren patroia, ospatuko da, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte Barañainen. Musikaz beteko dira herriko kaleak eta euskal kantek, auroroek, gaiteroek eta abesbatzek herriko giroa alaituko dute.

Larunbatean eguerdiko 12:00etan Euskal Kantak elkarteak herriko kaleen barrena ateraldia eginen du, udal plazatik hasita.

Igande goizean aterako dira Andre Mariaren auroroak goizeko zortzietan eta eguerdian, Barañaingo gaiteroak eta Barañaingo Canto Pueblo Viejo Elkarteak kaleak girotuko dituzte.

Horretaz gain, Barañaingo abesbatzak kantaldia eskainiko du igande arratsaldean Auditorioan. Arraltsadeko 20:00etan hasita, 'Abendualdirako musika' izeneko ikuskizuna prestatu dute. Izan ere, azaroaren 29an Abendualdia hasten da (Adviento). Munduko txoko guztietan, denboraldi honi musika eskeini diote: bai polifonia klasikoa, bai aintzineko soinuak, orain soinu berrietan murgildurik daudenak. Bai hegoaldeko herrialdeen eguberrietakoa, bai eta Europako Iparraldeko negu luzekoak ere.Aurten, Barañaingo Abesbatzak Santa Zezilia eguna ospatu eta horrekin batera Abendualdian sartuko gaitu.

Itzulpena > Traducción

Actuaciones musicales este fin de semana por Santa Cecilia

Las calles de Barañain se llenarán este fin de semana de música con motivo de la celebración de Santa Cecilia. Comenzando desde el sábado, la asociación Euskal Kantak recorrerá al mediodía las calles del pueblo. Además de eso, para el domingo está programado los Auroros de Santa María, que saldrán a las 8:00 horas. A las 12:30 horas, los gaiteros de Barañain y Canto Viejo Pueblo de Barañain también llenarán de música el ambiente.

Para el domingo, la Coral de Barañain ha preparado la actuación 'Música en Adviento', y será en el Auditorio a las 20:00 horas de la tarde. El 29 de noviembre comienza el adviento, y en todo el mundo se celebra con música para este tiempo. En esta ocasión, la Coral también ha preparado un repertorio especial. Las entradas cuestan seis euros.

Diseño y desarrollo Tantatic