
ENSAYO ABIERTO DE LA ORQUESTA SINFÓNICA DE NAVARRA
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Barañaingo Udalarekin elkarlanean, orkestraren entsegu orokor baten ateak irekitzen dizkie Barañaingo udalerriko institutu eta taldeei helburu bikoitzarekin; herritarrek zuzeneko musika sinfonikoaz gozatzeko eta aldi berean, orkestrak Barañain Auditorioan egiten duen musika eta kulturaren zabalkunde eta sustapenlana gertutik ezagutzeko aukera emateko.
PREZIOA ETA IZEN EMATEA
Proba-emanaldi honetara sartu ahal izateko prezio lagundua 2 eurokoa da buruko. Bertaratu nahi duten taldeek honako inprimaki hau bete beharko dute, zentroaren arduradun baten bitartez, Baluarte fundazioarekin koordinaturik: https://forms.gle/JztVAZCGb65MUHY19
Maiatzaren 9an, eguerdiko 12etan bukatuko da izena emateko epea.
Ikusle kopurua mugatua da, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira sarrerak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: baluartetxiki@fundacionbaluarte.com
ANTOLATZAILEAK: Baluarte fundazioa, Nafarroako orkestra sinfonikoa eta Barañaingo Udala.