GORRIA, flamenkoa eta bertsolaritza
Urr 07 Oct 19:00 - Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.
Urriak 7, 19:00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan
Amurizaren hitzetan; "Modu intuitibo batean hasi ginen aukera ikusi genuelako modu natural batean bi disziplinak uztartzeko" Doinuak orekatzeko helburuarekin bertso doinuak flamenkora ekarri dituzte eta alderantziz. Bertso-sorta guztiak koplatan osatu ditu Amurizak. Etxebarrietaren hitzetan; "Bakoitzak bere disziplinatik gure sentimenduak kanpora ateratzen ahalegindu gara. Nik flamenkoarekin Mirenen hitzak dantzatu ditut"