Ezagutzen al duzu Ikaro?
Hegoak elkarteak Ikaro proiektuaren bitartez, pertsona gazteen etxabeetan edo bajeretan lantzen du drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa, hausnarketarako prozesuen bitartez
HEGOAK ELKARTEA. Lana bukatu zuelarik, Dedalok bere hegoak astindu zituen eta igotzen hasi zen airean zintzilik. Orduan bere semeari egitura bera jarri zion eta esan zion nola hegan egin. Biak prest zeudenean abiatzeko, Dedalok Ikaro ohartarazi zuen ez zedin altuegi joan eguzkiak argizaria urtuko zuelako ezta baxuegi ere, itsasoko aparrak hegalak bustiko zituelako.
Samos, Delos, Paros, Lebintos eta Calimna irlak igaro zituzten, eta Ikaro hasi zen geroz eta gorago igotzen. Eguzkiak lumak elkartzen zituen argizaria bigundu zuen eta askatzen hasi ziren. Ikarok besoak astintzen zituen arren, ez zuen nahikoa lumarik airean mantentzeko eta itsasora erori zen.
Ikaro proiektua
Jakina denez, Hegoaken proiektu desberdinen bitartez eta elkarren artean aberasgarriak izanik, lantzen da drogen kontsumoarekin erlazionatutako arriskuen murrizketa.
Hegoak elkarteak Ikaro proiektuaren bitartez, pertsona gazteen etxabeetan edo bajeretan lantzen du drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa, hausnarketarako prozesuen bitartez. Hortaz, gazteak murgiltzen diren esparruetara hurbiltzen da Hegoak, horrela aisialdi guneetan esku-hartzea gauzatzen duelarik testuinguru honek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz prebentzio jarduerak burutzeko pertsona gazteekin, bai jaietara Druida Gunearekin eta baita etxabeetara ere Ikaro proiektuarekin.
Hegoak Barañaingo etxabeetan
Aurreko urteetan bezala, Hegoakek bere testuinguru hurbilarekin konpromisoa dauka hori dela eta, aurreko urtean Barañaingo 4 etxabeetan esku-hartu zuen drogen kontsumoaren fenomenoaren inguruan, hausnarketarako prozesuak sortzen bajera desberdinetan.
Ikaro proiektuak harrera ona du pertsona gazteen artean, gainera Hegoak elkartea ezaguna da herrian eta bitartekari gazteen lanak, parekideen arteko harremanak, komunikazio egokituaren erabilera eta sare lanak, asko errazten dute Ikaroren harrera eta proiektuaren bitartez bilatzen diren helburuak lortzea.
Horrela izanik, prozesu bakoitza egokitzen da bajera osatzen duten pertsonen interesari eta landu nahi diren edukien arabera, saio desberdinak antolatzen dira bajeran bertan eduki hezigarriak lantzeko.
Aurten ere Ikaro Barañaingo etxabeetan
Pertsona gazteen erabakiak errespetatzea gakoa da hausnarketa prozesuak sortzeko. Horrela lortzen du Hegoakek aisialdiarekin erlazionatutako arazoen prebentzioa; norbera abiapuntua izanda, elkarren arteko erlazioak, drogen kontsumoa, aisialdia bizitzeko moduak, etabar dira gai nagusiak.
Hegoak egokitzen da gazteen errealitateari ikuspegi aberasgarri bat eskainiz, izan ere, gizartea eraldatzeko elkarren arteko hausnarketa prozesuak ezinbestekoak dira.
Zertan datza Ikaro?
Erabakien gainean gogoeta, bakoitzaren gaitasun kritikoa sustatzea, ezberdintasunen aberastasuna, errespetua, gazteen interesa sortzen duten gaiak eta hauen inguruan gogoetak egitean datza.
Hegoaken filosofia eta esku-hartzeko moduari esker, aisialdiaren fenomenoaren gainean begirada positiboa lantzen da, horrela gizartearen heziketa lortzen da eta esparru hauen errealitatea aberasten du, bakoitzaren gaitasunak bermatuz eta arriskuak murriztuz.
Ez da drogaren inguruan hitz egiten baizik eta hausnarketa zabalago baterantz jotzen da, drogekin izan daitezken harremanen inguruan gogoeta eginez eta fenomeno honen inguruan dauden errealitate desberdinak kontutan izanda, “zeuk erabaki” ikuspegitik.
Dedaloren akatsa izan zen Ikaro semeari bere esperientzia propioaren bitartez ikasteko aukera kentzea.