Barañaingo korrika kulturaleko ekimenak lekualdatu dituzte udalaren debekua dela eta

2024-03-16

Sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, gaurko, udaletxe plazan antolatuta zegoen bazkaria lekuz aldatu behar izan dute, "alkatetzak udaletxe plazan bazkaria debekatu baitu".

Hala ere, antolatutak zeuden ekimen guztiekin aurrera jarraituko dute, 12.30etan kolektibo ezberdinen parte hartzearekin bermuta izanen da udaletxe plazan, ostean, 15.00etan, bazkari herrikoia izanen da gaztainondo plazan, eta eguneko momenturik garrantzitsuena 19.15etan izanen da, Korrikaren iritsierarekin. Egunari itxiera emateko, gaueko 22.00etan, "DJ sorpresa" izanen da Akelamendi elkartean.

Kartel honekin iragarri dute sare sozialetan antolatzaileek.
Diseño y desarrollo Tantatic