36 eragilek jaso dute aurten BAI EUSKARARI ziurtagiria
Euskara arlotik aierazi dutenez, aurten 36 eragilek lortu dute BAI EUSKARARI ziurtagiria.
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du. Bezeroak euskaraz hartzea eta euskarazko kalitatezko zerbitzuak eskaintzea lehiakortasunarekin lotzen dituzten enpresak kreditatzen ditu Ziurtagiriak.
Entitate horien guztien ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusitzat eta balio horrexengatik jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.
Hauek dira aurten ziurtagiria eskuratu duten 36 eragileak Barañainen:
ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario
ARRITXU ileapaindegia
Barañaingo EUSKAL KANTAK
Barañaingo GEROA BAI
ALTXE Kudeaketa
Centro Veterinario ABODI
Coral Barañain ABESBATZA
LARRAIN Elkartea
Cubillas-BARRICART Botika
GOGORZA Anaiak harategia
IRATXO Taberna
Izquierda Unida/Ezker Batua
KAIOA Café-Bar/ Taberna
KARRAPE taberna
LURGORRI Taberna
MURUZABAL Bizikletak
Podemos-Ahal Dugu
SADA Hortz Klinika
STUDIO Liburudenda
TANTATIC Diseinu eta Garapena
TECNIAUTO Auto Lantegia
Txaranga IGANDEA elkartea
Viajes MARFIL S.L.
AKELAMENDI Elkartea
ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma
BARABATU Barañaingo Batukada
Barañaingo JAI BATZORDEA
Barañaingo TRIKITILARI Eskola
JAUZI taldea
EH Bildu Barañain
MUGARRI Guraso Elkartea
PLAZABERRI Egunkari digitala
HAGIN Erakunde Feminista
HAIZEA Kultura Elkartea
HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea
SAHATS Fundazioa