Berdinstasuna aldarrikatzen duten pegatinak

2023-06-01

Iragan den maiatzaren 30ean, María Lecumberri Bonilla (Barañaingo Udaleko alkatea), Fátima Sesma Vallés (Barañaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloko lehendakaria), Roberto Andión Martínez (PSNren ordezkaria Udalean), Emiliano Garín Arriaga (EHBilduren ordezkaria Udalean), Iruña Martínez Lorea (Barañaingo Udaleko Berdintasun teknikaria) eta Miriam Marcaláin Egeak (Barañaingo Udalaren Gazteria Programako hezitzailea) osatutako epaimahaiak, jaietarako pegatinen lehiaketako irabazleak aukeratu zituzten.

Hau honela, hauek izan ziren epaomahaiaren erabakiak:

1.saria, Barañaingo denda eta/edo zerbitzuetan trukatu daitekeen 100€ko txartela, Nerea Beriain Jiménezentzat da.

Jardueraren helburu eta formatu egokiena izateagatik izan da hautatua epaimahaiaren iritziz. Berdintasunaren aldeko mezua eta jaiak berdin gozatzeko aukera integratzeagatik aukeratu dute, bai gizonentzat, bai emakumeentzat. Jaiak sinbolizatzen ditu, zapi gorriak eta su artifizialak erabiliz, emakumearen eta gizonaren sinboloak zirkulu more berean sartzen ditu, eta honako lelo hau irakurri daiteke: “¡Gora festak! Guztiok ditugula disfrutatzeko eskubide berdinak!”.

2.saria, Barañaingo denda eta/edo zerbitzuetan trukatu daitekeen 75 €ko txartela, Saioa de Carlos Aletxa-rentzat da.

    “Barañaingo jaietan denok goza dezakegu” esaldia da hautatu duen leloa, arropa zuri eta gorriz eta zapi gorriz jantzitako hainbat emakumeren marrazkiarekin. hesi moduko bat ikus daiteke, eta emakumeak beste aldean, emakumeek espazioak erabiltzeko duten muga sinbolizatuz.

      Lehenengo saria jaso duen pegatina.
      Diseño y desarrollo Tantatic