Euskaraz bizi Udazken Eron
Urriaren 16tik 21era ospatuko da urte honetako “Udazken Ero”ren edizioa
Euskara, euskera, uskara, Eskuara… Baskoien hizkuntza izendatzeko hamaika modu ezagutzen dira. Urrian, udazkenarekin batera, euskara bultzatzeko eta euskaraz bizitzeko egitarau zabala izanen da Barañainen. Barañaingo Udala, Nafarroako Gobernua, herriko eragileak, eta merkataritza alorreko denda eta tabernak izan dira besteak beste, edizio honetako antolatzaileak.
Hamaika izanen dira urriaren 16tik 21era burutuko diren ekimenak. Kulturarekin batez ere zerikusia duten gai anitzak landuko dira, adin guztietarako eta publiko guztiari eskainiko zaizkionak.
Mintza taldea, haurrentzako jolasak, erakusketa, bertso eskola irekia, ipuin kontaketak, ilustrazio tailerra, sukaldaritza tailerra, kontzertuak, bertso saioak, txirrindula martxa, zumba, herri bazkariak, pailazoak, edota zientzia gaiak ere izanen dira.
Egitarau zabala, anitza, entretenigarria, eta herriko esku askoren parte hartzearekin egindako lana.
Itzulpena > Traducción
Nueva edición de Udazken Ero
La semana para impulsar el euskara se celebrará del 16 al 21 de octubre.