Kuadrilen eguna antolatuko dute berriz

2023-09-13

Herriko gazte talde batek Kuadrilen Eguna berriz antolatzeko proposamena luzatu du. Herriko kuadrilen bilgune izandako ospakizun egun hau berriz ere aurrera atera nahi dute, eta horretarako deialdia zabaldu dute. Zentzu horretan, Irailaren 21an Kultur Etxean eginen den asanblada ireki batean parte hartzera dei egin dute. Arratsaldeko 19etan izanen den asanblada iragartzeko kartel bat ere zabaldu egin dute. 

Deialdia iragartzen duen kartela
Diseño y desarrollo Tantatic