Udazken Ero ekimenak urriaren 17tik 23ra euskara erdigunean jarriko du

Udazken Ero hitz jokoaren bitartez, maiztasuna azpimarratu eta poztasuna adierazi nahi izan dute antolatzaileek.

Astea antolatzen ibili diren pertsonek parte hartu zuten Udazken Eroren aurkezpenean (Argazkia: Iruñe Astitz Larunbe)

Urriaren 17tik 23ra orain arte Euskararen Astea bezala ezagutu den astea eginen da. Aurten, ordea  izena aldatu diote ekimenari: Udazken Ero. Hitz joko honen bidez, alde batetik Oyaga Hezkuntza, Kultura eta Euskara zinegotziaren arabera: Udazkenero izango dugu arnasgune hau. Bestetik, ero hitzarekin poztasuna adierazi nahi izan dute.

Udaleko euskara zerbitzua, Sahats-Ika euskaltegia, Barañaingo Jai Batzordea, PLAZABERRI eta bilera irekietan parte hartu duten herritarrak dira aste honen antolatzaileak.

Hamaika ekimen, haur, gazte, heldu zein adinekoendako.

Hitzaldiak, ipuin kontalariak, kirola ekimenak, tailerra, ibilbide botanikoa, musika eta dantza jaialdia, mintzodromoa, bertsolariak, haurrentzako ikuskizunak, kontzertuak eta antzerkiak dira aurtengo egitarauan topatu  daitezkeen ekimenak.Barañainen

Euskaraz Bizi Nahi Dut I. Lehiaketa

Laburmetrai lehiaketa berria antolatu dute aurtengorako, PLAZABERRI bultzatzaile eta dinamizatzaile dela.

Gutxienez minutu 1-Kortoek euskara bultzatu edota YouTube edo info@plazaberri.info helbidera. Estekarekin batera, parte hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako izen eta telefono bat bidali beharko dute parte hartzaileek.

Bideo bakoitzeko bana.Herriko edozein herritarrek parte hartu dezake: pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzakete.

Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izanen da.

Itzulpena > Traducción

Udazken Ero colocará el euskera en el centro del 17 a 23 de octubre

‘Udazken Ero’ es el nuevo nombre que le han dado a lo anteriormente conocida como la semana del euskera.

Según ha afirmado Ainhoa Oyaga, concejala de Educación, Euskara y Cultura en la presentación del evento, el nombre limitaba a una semana una labor que debería de ser de todos los días: “Se trata de un juego de palabras que determina la frecuencia, ya que se celebrará cada otoño y a la vez con la palabra ‘ero’ transmitir la locura, pero loco de contento, de disfrute”.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic