%4ko defizita izan du Auditorioak pasa den urtean
Urtea amaitu zuen 20.000-25.000 euroko defizitarekin baina datu honek aurrera egitea ahalbidetuko du.
Barañaingo Auditorioak aditzera eman duenez, iazko urtea bukatu zuen 20.000-25.000 euro inguruko defizitarekin. «Argi dago zifra positiboa ez dela, baina pozik gaude zorpetzerik gabeko finantziazioarekin funtzionatzen jarraituko dugulako», adierazten dute Auditoriotik.
«Kurtsoak egiteko eta konpainien entseguentzako alokatzen diren lau aretoei esker mantentzen gara, baita areto handiaren, erakusketa aretoaren eta kafetegiaren alokairuari esker», diote. Era berean, beste konpainia eta entitate kultural eta sozialekin dituzten harremanek bestelako diru-sarrerak izatea ahalbidetu dute. Aipatzekoa da Auditorioak Nafarroako Fundazioen Elkarteko presidentetza duela, baita CEPES Navarra-ko presidenteordetza. «Horregatik guztiagatik esan daiteke zerbitzuak dibertsifikatzeko urte hasieran ezarri genuen helburua bete dugula, programazio maila ona mantendu dugularik, publikoaren erantzun egokia lortuta»
Urte honetan
2014. urteari begira baikorrak dira Audititorioaren arduradunak, defizita handia ez delako eta Udalaren aurrekontuetan Auditorioarentzat 90.000 euro bideratu direlako. Baita, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin duten hitzarmena berritu dutela adierazi dute. Hala ere, «ezezaguna da Nafarroako Gobernuak eginen duen aportazioa».
Itzulpena > Traducción
El Auditorio cierra el año con una déficit cercano a los 25.000 euros
Según ha dado a conocer el Auditorio de Barañain, finalizó el año con un déficit del 4% del presupuesto, una cifra que no es positiva, a su juicio, pero que les permitirá seguir funcionando. «Estamos contentos porque seguimos funcionando sin necesidad de financiación vía endeudamiento», señalan. Asimismo, para este año se muestran optimistas, ya que el Ayuntamiento ha destinado en los presupuestos una partida de 90.000 euros para este espacio y la Orquesta Sinfónica de Navarra ha renovado el convenio con el Auditorio. Sin embargo, «queda la incógnita de la aportación que hará el Gobierno de Navarra».