Abenduaren 6an omenduko dute Karmele Solaguren

Karmele Gogoan plataformak abenduaren 6an omenduko du Karmele Solaguren, orain dela 18 urte dispertsio politikak erahildako Barañaindarra.

“Karmele Bihotzean” izan da aurten plataformak deialdia egiteko hautatutako leloa. Ekitaldia abenduaren 6an, eguerdiko 12.00etan, Karmeleren omenezko monolitoan izanen da, eta deitzaileek lore sortak eramatera dei egin dute.

2004ko abenduaren 6an, Karmele Solaguren Sorian hil zen, Ekain semea bisitatzera autoz zihoala. Semea behin-behineko espetxealdian espetxeratu zuten – gero kargarik gabe absolbitu zuten –, Madrilen. Jose Luis Guerra Ekainen aita ere larri zauritu zen istripuan.

Orduz geroztik, urtero, abenduaren 6an, bere memoria bizirik mantentzeko ekitaldi bat egiten da Barañainen.

Itzulpena > Traducción

El próximo 6 de diciembre Karmele Gogoan recordará a Karmele Solaguren

Diseño y desarrollo Tantatic