Aliantza feministak Barañainen, martxoaren 8an, faxismoaren oldarraldiari aurre egiteko
Hamarnaka lagunek parte hartu dute Barañaingo mobilizazioetan

"Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak" aldarrikatzen dituen pankarta baten atzean dozenaka feministek parte hartu dute Barañaingo Mugimendu Feministak deitutako elkarretartzean.
Udaletxe plazan elkartu dira eguerdiko 11.30etan adin guztietako feministak, Akelamendi elkartean izandako hamaiketakoaren ostean, martxoaren 8 honetan. Pankarta nagusiaz gain, eremu ezberdinetako zapalkuntzei erreferentzia egiten zienten aldarrikapenak erakutsi dituzte hainbat lagunek: "25 hildako azkeneko 5 urteetan Euskal Herrian", "lurra eta gorputzen pribatizazioak bizitza suntsitzen du", "más de 36000 personas muertas en el mar mediterraneo desde 2005" edota "¿quien y como cuida de nuestras personas mayores?".
Gainera, Barañaingo Mugimendu Feministaren deialdiari erantzunez, mobilizazioan parte hartu duten lagun ugarik, Iruñean milaka lagun bildu dituen manifestaziora joan dira. Euskal Herri mailan, eskualde buruetan, herrietan eta auzoetan antolatutako mobilizazioetan milaka pertsonek parte hartu dute, eskuin muturraren eta jokaera faxisten oldarraldiari elkarrekin erantzuteko, modu kolektiboan, feminismotik.
Udaletxeak ere hainbat ekimen burutu ditu.
Ekimen ezberdin ugari izan dira Barañainen azken egunotan, martxoaren 8aren testuinguruan Udalak antolatutakoak, "Ezberdinkeria errealitate, justizia lortzeke" lelopean.
Erakusketak, hitzaldiak edota esaldi lehiaketak izan dira egitarau horren parte. Gainera, adierazpen instituzionala ere aurkeztu zuen Barañaingo dualak, hemen irakurri daitekeena.
Itzulpena > Traducción
"Contra el fascismo, valentía y alianzas feministas" en este 8M
Tras una pancarta en la que se podía leer "Contra el fascismo, valentía y alianzas feministas", decenas de feministas han participado en la concentración convocada por el Movimiento Feminista de Barañáin.
En la plaza consistorial se han reunido a las 11.30 del mediodía feministas de todas las edades, tras el almuerzo celebrado en la sociedad Akelamendi, este 8 de marzo. Además de la pancarta principal, varias personas han mostrado reivindicaciones científicas en referencia a las opresiones en diferentes ámbitos: "25 muertos en los últimos 5 años en Euskal Herria", "la privatización de la tierra y de los cuerpos destruye la vida", "más de 36000 personas muertas en el mar mediterráneo desde 2005" o "¿quién y como cuida de nuestras personas mayores?".
Además, en respuesta a la convocatoria del Movimiento Feminista de Barañáin, numerosas personas que han participado en la movilización han acudido a la manifestación que ha reunido a miles de personas en Pamplona.
El Ayuntamiento también ha llevado a cabo varias iniciativas.
Barañáin ha acogido en los últimos días numerosas iniciativas diferentes, organizadas por el Ayuntamiento en el contexto del 8 de marzo, bajo el lema "Desigualdad realidad, justicia por conseguir".
Exposiciones, conferencias o concursos de frases han formado parte de este programa. Además, el dual de Barañáin también presentó una declaración institucional, que puede leerse aquí.