Aparkaleku mugatuko zonaldeari kritikak

Barañaingo EH Bilduk bere iritzia biltzen duen orria banatu du herriko aparkalekuetan.

Herriko aparkalekuetan utzitako orria (Argazkia: Utzitakoa)

Atzo, martxoaren 2an, jarri zen martxan Aldi Baterako Aparkatze Murriztuko Eremua eta horrekin batera Barañaingo EH Bildutik prentsa oharra bidali dute, plana «burugabekeritzat» hartzen dutelako eta oinarrian «inongo mugikortasun planik» ez duela uste dutelako.

Era berean, bizilagunek zalantza asko dituztela eta errepideko marrak nola margotu dituzten kritikatu dute. «Azpimarratzekoa da seinaleen adierazgarritasun txikia, baita Ezkia plazan egindakoa ere: espaloia metro batez txikitu dute marren trazatua egiterakoan». Plana parte hartzerik izan ez duela azpimarratzen dute eta UPN eta PSNren jarrerak salatu dituzte. «Sanchok, erantzukizun gutxi duela erakutsi nahi badu ere, guk sobera ongi dakigu zenbateraino bultzatu duen Mendiveren Aparkatze Murriztailearen Plana», diote EH Bidutik.

Azkenik, plana «ur zikinetan itotzen ari dela» uste dute eta horretarako Etxabakoitzeko zonalde urdinarekin gertatzen ari dena gogora ekarri dute. «Ehunka aparkaleku hutsik eta Barañaingo Udalak ez du ahoa ireki ere egin». Horregatik guztiagarik, Etxabakoitzeko eremu urdina kendu behar dela eta parte hartzearekin Mugikortasun Plana osatu behar dela uste dute.

Itzulpena > Traducción

Críticas de EH Bildu a la zona ZERT

En el primer día en funcionamiento de la zona de aparcamiento restringido temporal, desde EH Bildu-Barañain han remitido una nota de prensa criticando el proceso. Consideran que ha habido «poca información y nula participación del vecindario» y que «en ningún momento la Alcaldía de UPN ha querido abordar la problemática desde una perspectiva más grande». Asimismo, critican cómo se ha realizado el trazado de la zona, «han comido casi un metro de acera en la Plaza de los Tilos, señalamientos caóticos, perjuicio al pequeño comercio y hostelería...». Consideran que se ha puesto en marcha «de manera precipitada y sin planificación a medio plazo» y hacen corresponsable al PSN de la situación. «Ahora que estas medidas generan malestar, el señor Sancho pretende escurrir el bulto». Finalmente piden un plan de movilidad sostenible consensuado y con participación ciudadana.

Diseño y desarrollo Tantatic