Autoenplegurako diru laguntzen edizio berri bat abian da

45.000 euroko gehienezko diru-kopurua ahalbidetu da eta aldatu dira laguntza ildoak

Barañainen erroldatutako herritarrek eskatu dezakete laguntza hau (Arg.: A.Peña)

Barañaingo Udalak autoenplegurako  diru laguntzen edizio berri bat abiatu du, azaroaren 30a baino lehen sortzen diren autoenpleglu ekimenak laguntzeko. Iazko deialdian 10 ekimen lagundu ziren 12.700 eurorekin, nahiz eta 40.000 euroko diru-kopurua aurreikusita zegoen. Aurten diru aurreikuspena igo egin da eta deialdira egokitzeko baldintzak aldatu dira.

Bi dira laguntza ildoak: batetik "Empléate" ildoa, non, negozio berrien sorrrera laguntzen den eta bestetik "Tutélate" ildoa, non negozioa irekitzeko asistentzia eta bidegarritasun plangintza egiteko diru laguntza ematen den. Lehenengoak gehinezko 35.000 euroko diru-kopurua du eta bigarrenak 10.000 eurokoa. Tutelazio laguntza jasotzeko beharrezkoa izanen da lehenengo ildoko -"Empléate"- laguntza izatea.

Ildoak

Negozioa sortzeko laguntza ildoan 2.400 euroko laguntza emanen zaio urte batean eskatzaileari eta laguntza hiru hilabetero banatuta emanen da, lau hiruhilabete osatu arte. Deialdiaren oinarrietan adierazten denez, laguntza jasotzeko beharrezkoa da hiruhilabetean gutxienezko 2.000 euroko diru sarrera izatea eta ez bada horretara iristen hiruhilabete horretan ez zaio laguntza emanen, beraz, urtean baliteke ez jasotzea osotara 2.400 euro.

Bigarren laguntza ildoan, aldiz, "Tutélate" deritzona, negozio berria sortzeko laguntza zerbitzuak ordaindu ahal izanen dira, eskatzaile bakoitzeko urtean gehienez 500 euroko laguntza emanen delarik.

Baldintzak

Diru laguntza hau eskatzeko langile autonomoak edo enpresariak Barañainen erroldatuta izan behar dira eta negozioa urte honetan, azaroaren 30a baino lehen, altan egon beharko luke. Hala ere, eskaera aurkezteko epea abenduaren 15a arte luzatzen da. Eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira. Diru laguntzarik ez dute jasoko: elkarte eta entitate publikoek, fundazio eta elkarteek, aurreko urtean diru laguntza jaso dutenek eta jarduera berria martxan jarri aurretik autonomo izan diren langileek jarduera ekonomiko berean.

Eskatzaileek behartuta daude jarduera ekonomikoa urtebete mantentzeko eta ez batute mantentzen instantzia bidez adierazi beharko diote Udalari. Kasu honetan Udalak ez du emandako laguntza bueltatzea eskatuko baina galduko du jasotzeko faltan zuena eta ezin izango du gerora eskuratu.

Itzulpena > Traducción

Nueva edición de subvenciones al autoempleo

El Ayuntamiento de Barañain ha puesto en marcha una nueva edición de las ayudas al autoempleo con el fin de fomentar la creación de negocios y empleos en nuestra localidad. A diferencia de la convocatoria del año pasado en la que se ayudaba la adquisición de materiales y equipamientos para el nuevo negocio, en ésta la ayuda va directamente al solicitante. Se contemplan dos líneas de ayuda, "Empléate" de ayuda directa al establecimiento por cuenta propia y "Tutélate" de ayuda para la asistencia y asesoramiento individualizado y para la elaboración de planes de viabilidad.

La primera tiene una dotación de 35.000 euros, 2.400 euros máximo por solicitante y año; y la segunda, 10.000 euros, 500 euros máximo por solicitante y año. El requisito para acceder a la ayuda es estar empadronado en Barañain y poner en marcha la actividad económica durante este año, antes del 30 de noviembre de 2014 y mantenerla durante al menos un año.

Sociedades públicas, fundaciones, asociaciones, personas beneficiarias de la ayuda el año anterior y personas autónomas que hayan estado de alta en la misma actividad económica en los 12 meses anteriores al inicio de la nueva actividad quedan excluidas de la ayuda. Más información y bases en la web del Ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic