Bigarren eskuko azokan parte hartzeko epea irekita dago

Azaroaren 10ean, igandean, ospatuko da eta norbanakoek eta elkarteek parte hartu dezakete

Mota askotariko objektuak trukatu eta saldu ahalko dira (Argazkia: Agustin peña)

Azaroaren 10ean 11:00etatik 15:00tara burutuko da Barañainen Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak antolatutako truke eta bigarren eskuko azoka. Ekintza bostgarren kontenedorearen aurkezpen kanpainaren barruan kokatzen da eta Mankomunitatearen informazio puntuaren ingurunean eginen da -Merkatal etorbidean, 4. zenbakian-. Azokaz beste, Euskal Kantak eta Todo Musica elkarteek kaleak alaituko dituzte 12:00etatik aurrera, eta birziklatze tailerrak, txikientzako kukusu merkatua, kaleko antzerkia eta altzarien erakusketa eta salmenta izanen dira. Izena emateko epea azaroaren 4a arte izanen da zabalik.

Azokaren helburua da, alde batetik, topagunea izatea eta bestetik, «kontsumoko gure ohiturei eta haien ondorioei buruzko gogoeta, bai eta gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta» egitea dela adierazi dute antolatzaileek.

Leku mugatuak

Azokan parte hartu dezakete elkarte, eskola, kolektibo nahiz norbanakoek, helduak edo adingabekoak eta haurrak izatekotan beste pertsona baten laguntza izan beharko dute. Partaidetza doakoa da baina aurretik izena eman behar da eta horretarako mankomunitatearen webgunean inskripzio fitxa bat bete daiteke, www.manconecta.com helbidean. Epea azaroaren 4a arte izanen da irekia eta 6an partaideei adieraziko diete onartuak izan diren edo ez. Lekuak mugatuak daudela adierazi dute Mankomunitateak eta Udalak eta antolakuntzak ipiniko ditu mahiak, mahai bat partaide bakoitzeko.

Etxeko objektu txikiak, dekorazio objektuak, haurrentzako artikuluak, kirol artikuluak, oinetakoak, apaingarriak, jostailuak, arropa edota liburuak saldu edo elkartrukatu daitezke. Era berean, azokan parte hartu nahi dutenentzat baina postua jarri nahi ez duenarentzat salmenta puntu bat jarriko da non antolakuntzak salduko dituen objektu horiek. Horretarako azoka ireki baino ordubete lehenago artikuluak Informazio Gunean aurkeztu beharko dira eta inbentario bat eginen da. Azoka bukatzerakoan lortutako dirua eta saldu ez diren objektuak itzuliko zaizkio jabeari.

Ikastaroak

Honekin  batera eta kanpaina honen barruan, helduentzako tailerrak ere antolatu ditu Mankomunitateak: ostegun honetan, urriaren 31an "Baratza zure terrazan" tailerra eginen da 17:30etatik 19:00tara Merkatal etorbideko Informazio Gunean; azaroaren 8an zizareen bitarteko konpostai ikastaroa burutuko da; 14an Alex Mugikaren eskutik janari soberakinak baliatuz sukaldaritza tailerra eginen da eta 15ean eta 22an etxean konpostaia egiteko tailerrak eginen dira. Horietan parte hartzeko ere izena eman behar da informazio gunean edo internet bitartez.

Halaber, haurrentzako ekintzak antolatu dira, tailerrak asteazkenetan eta puzgarriak larunbatetan: azaroaren 6an, barazki eta frutekin paisaiak eginen dira eta 13an brik ontziak erabiliko dira diru-zorroak egiteko. Bi ikastaroetan txokolatada egonen da eta helduen tailerretan gertatzen den bezala, izena eman behar da aldez aurretik. Tailerrak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta 17:30etatik 19:00tara burutuko dira. Puzgarriak, aldiz, azaroaren 9an, 16an eta  23an izanen dira, larunbatetan, Merkatal etorbidean.

Itzulpena > Traducción

Abierto el periodo de inscripción al mercado del trueque

El mercado del truque y de segunda mano es una de las actividades programadas por el Ayuntamiento y la Mancomunidad dentro de la campaña de presentación del quinto contenedor en Barañain. El mercado se realizará el 10 de noviembre, domingo, de 11:00 a 15:00 en la zona donde se ubica el Punto de Información de la Mancomunidad -Avenida Comercial, 4- y el plazo para participar en él estará abierto hasta el próximo lunes, 4 de noviembre. En el mercado pueden participar particulares y asociaciones que quieran vender o intercambiar sus productos y además del propio mercado ese día habrá música con Euskal Kantak y Todo Música, teatro callejero, el mercado de las pulgas infantil, talleres, etc. Además del mercado durante el mes de noviembre habrá también talleres infantiles y para adultos en el Punto de Información. Las inscripciones e información sobre estas actividades, incluido el mercado, se puede consultar en la página www.manconecta.com.

Diseño y desarrollo Tantatic