Denon bizitzak erdigunean

Barañaingo mugimendu feministak martxoaren 8rako deialdia egin du

Barañaingo mugimendu feministaren iazko mobilizazioa
Barañaingo mugimendu feministaren iazko mobilizazioa | Argazkia: Plazaberri

Badator martxoaren 8a, borroka feministaren ikur bilakatutako eguna. Urtero legez, Barañaingo mugimendu feministak egitarau oso bat prestatu du asteazkenerako.

Eguerdiko 12etan bermut feminista izanen da Akelamendi elkartean. Arratsaldeko 18:15etan Barañaingo kaleetan barna kalejira feminista izanen da, Lakutik abiatuta. Kalejira udaletze plazan amaituko da, bertatik Iruñeko manifestaziora zutabean igotzeko.

Modu honetan, zaintza lanak iraultzea aldarrikatuko du martxoaren zortzi honetan mugimendu feministak, dena aldatzeko anbizioa erakutsita. Mobilizaziorako deialdiarekin batera, zaintza lanak bizitzarako ezinbestekoak direla nabarmendu dute, eta ikustezin eta merkantzia bilakatzeari utzi behar diotela aldarrikatu.

Itzulpena > Traducción

Todas las vidas en el centro

Gehio · Más...
Diseño y desarrollo Tantatic