Desobedientzia hizpide mahai inguru jendetsua

Eragile politiko eta sozialak parte hartu zuten Herri Harresia ekimenak atzo antolatutako eztabaidan

Prestatutako aretoa bete zen. (Argazkilaria: Inaxio Lizoain)

50 lagunen aurrean mintzatu ziren atzo Kultur Etxean, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), eta Txema Mauleon (I-E) politikariak, Bixente Serrano Izko istoriadorea, Gorka Ovejero Mugitu!-ko kidea, Presen Zubilaga mugimendu feministako kidea eta KEM-MOCeko Fernando Mendiola. Mahai ingurua Juan Kruz Lakastak zuzendu zuen eta publikoaren parte hartzea izan zen.

Mahai ingurua desobedientzia izan zuen hizpide. Bixente Serranok beldurraren indarraz ohartarazi zuen eta era positiboan ikustera animatu ere, ekintzarako pizgarri gisa. Era berean, heroi eta abangoardien inguruan hausnartu zuen eta gizartearen indarra azpimarratu ere. Gizartearen indarraz ere jardun zen Bakartxo Ruizek, Herrira mugimenduaren atxiloketen inguruan balorazio bat eman ondoren. Halaber, Txema Mauleonek Izquierda-Ezkerra alderdiak egoera politikoaz egiten duen irakurketa agertu zuen eta Giza Eskubide guztien errespetuaren alde eta horiek urratzen dituztenen aurka azaldu zen.

Bestetik, gizarte eragileen atalean, Fernando Mendiolak intsumisioaren mugimenduak izan zituen sendotasun eta ahuleziei buruz mintzatu zen, goraipatuz ezberdintasunen gainetik adostasunetara iristeko egin ziren ahaleginak eta gartzela zigorren gainetik gizartea inplikatzeko egindako lana. Presen Zubillagak, abortatzeko eskubidearen aldeko borrokari heldu zion eta Nafarroan emakume feministak gai honen inguruan egindako lanari errepaso historikoa egin ondoren, ezarri nahi den legedi berriaz ohartarazi zuen, atzerapausu nabarmena izanen baita, haren ustez. Azkenik Mugitu! Ekimeneko kide den Gorka Ovejerok, mugimendu ekologistak Nafarroan egin dituen ekintzak errepasatu zituen –Itoitz, AHTren aurkako ekintzak…- eta desobedientziak duen indarraz aritu zuen. 

Itzulpena > Traducción

Mesa redonda sobre la desobediencia

Organizada por la iniciativa Herri Harresia, se celebró ayer en la Casa de Cultura una mesa redonda que trató el tema de la desobediencia civil y a la que acudieron como invitados Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Txema Mauleón (I-E), el historiador Bixente Serrano Izko, Presen Zubillaga del movimiento feminista, Fernando Mendiola de KEM-MEC y Gorka Ovejero de Mugitu!. El periodista Juan Cruz Lakasta moderó el debate que contó con la participación del público.

Diseño y desarrollo Tantatic