Ehundaka lagun atera dira kalera Palestinar herriarekin elkartasunez

Manifestazioaren hasiera. | Argazkia: Agustin Peña

Palestinak jasaten ari duen genozidioa dela eta, egoera salatu eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko, hainbat herritarrek herri ekimen bat jarri dute martxan. Zentzu horretan, atzo, hilak 14, mobilizazio bat deitu zuten, "Barañain con Palestina - Barañain Palestinarekin lelopean".

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ehundaka lagun atera ziren kalera, Palestinar bandera ugarik lagunduta, herriko kaleak zeharkatu zituen manifestiazio batean. Manifestazioaren buruan, Barañaingo eragile kultural ezberdinetako kideak atera ziren, hala nola momotxorroak edota dantzariak, Palestinako ikur erraldoi batekin.

Itzulpena > Traducción

Solidaridad con el pueblo Palestino en Barañain

Debido al genocidio que está sufriendo Palestina, varios ciudadanos han puesto en marcha una iniciativa popular para denunciar la situación y solidarizarse con el pueblo palestino. En este sentido, ayer, día 14, se convocó una movilización bajo el lema "Barañain con Palestina - Barañain Palestinarekin".

Aunque el tiempo no acompañó, cientos de personas salieron a las calles acompañadas por numerosas banderas palestinas en una manifestación que recorrió las calles de la localidad.

 

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic