Ehunka barañaindar "Gure esku dago" ekimenean parte hartu zuten
Kilometro bat bete zuten Barañain eta Etxabakoitzeko bizilagunek ekainaren 8ko giza kate erraldoian.
Ekainaren 8an, igandean, "Gure Esku Dago" plataformak antolatutako giza kate erraldoian ere Barañaingo bizilagunek parte hartu zuten. Kilometroa Añezkarren zuten Etxabakoitzeko bizilagunekin batera eta hara gerturatu ziren askok bizikletaz, autoz, autobusez eta korrika etorri zenik ere izan zen.
Goizeko 10etarako hainbat lagun Añezkarren ziren. Bertako elkartean ogitartekoak egin zituzten bertoko bizilagunek eta edatekoa ere izan zen. Baita musika egon zen goizean zehar. Hainbat lagunek parte hartu zuten antolakuntzan eta goizeko lehen orduetatik bertan ziren autoak aparkalekura bidaltzen, azken momentuko izenak biltzen eta ibilbidea egokitzen.
11:15etarako hasi zen giza katea osatzen 114 kilometroan eta Zizurreko bizilagunekin alde batetik eta Tafallaldeko herrietakoekin bestetik eskuak elkartu zituzten. Itxaroten zeuden bitartean musika orga bat ibili zen handik hara, zanpanzarrak ere bidea alde batetik bestera egin zuten errukirik gabeko eguzki baten azpian. Azkenik, 12:30etarako, txaloen ostean, giza katea desegin zen eta Iruñerako bidea hartu zuten batzuk (bertan ekitaldia ospatzekoa zen eta jai giroa zegoen) eta besteek etxerako bidea.
Itzulpena > Traducción
Cientos de vecinos y vecinas de Barañain en la cadena humana
En la larga cadena humana organizada ayer, 8 de junio, por la plataforma Gure Esku Dago para pedir el derecho a decidir participaron un buen número de vecinos y vecinas de nuestra localidad que se desplazaron hasta Añezcar. Desde primera hora de la mañana hubo almuerzo en la sociedad del pueblo y también bebida y música. 400 personas hacían falta y se sumaron más de 420.
Hacia las 11:15 comenzó a dibujarse la cadena humana que enlazaría Durango e Iruñea y bajo un sol de justicia las personas allí presentes esperaron una hora hasta que se dio por concluida a las 12:30. La espera estuvo amenizada por música, zanpanzarres que recorrían la cadena de aquí allá y buen ambiente, realizandose varias olas hasta donde se perdía la vista. Vecinos y vecinas de Barañain y Etxabakoitz unieron sus manos a las de las personas procedentes de Tafalla y de localidades de la zona media y a las de Cizur para enlazar el kilometro que les correspondían en la larga cadena humana.