Haur eta gazteentzako euskarazko udalekuen eskaintza zabala
Euskara Zerbitzuak bildu ditu D ereduko ikasleentzako udalekuen eskaintza
Barañaingo Euskara Zerbitzuak beste urte batez bildu ditu euskarazko udalekuen eskaintza bi esku orrietan, DBH eta Lehen Hezkuntzako ikasleei begira. Hizkuntzarekin gozatzeko eta dibertitzeko aukera izanen dute txiki eta gazteek, mota askotariko eta adin ugarirako jarduerak baitaude, 5 urteetatik 18ra arteko txiki eta gazteentzat: euskarazko udalekuak kostalde eta barnekaldean, surf udalekuak, mendi eta ur udalekuak, baserri eskolak, mitologia udalekuak, piraten udalekua, kirol eta abentura udalekuak, pilota kanpaldia, bertso udalekuak edota AEKko familia barnetegiak.
Kanpaldiak hainbat elkartek antolatzen dituzte baina gehienetan izen-emateko epeak martxoa, apirila eta maiatza artean dituzte. Astebetekoak edo bi astekoak izaten dira normalean eta prezioa 140 eurotik 450 eurora arte kokatzen dira, familia barnetegiei begiratu gabe.
Baita ere, udalekuentzako diru laguntzak ematen ditu Barañaingo Udalak erroldatutako familientzako baina oraindik ez da aurtengo deialdia publikatu.
Itzulpena > Traducción
Campamentos de verano en euskera para txikis y jóvenes
El Servicio de Euskera del Ayuntamiento ha reunido en dos folletos, uno para Educación Primaria y otro para la ESO la oferta de campamentos de verano en euskera para niños y niñas y jóvenes desde los 5 a los 18 años. Se trata de campamentos en la costa o en localidades del interior, temáticos, de deporte y aventura, de bertsoritza, culturales y barnetegis en familia. Los realizan una multitud de asociaciones y los plazos de inscripción comienzan en marzo y se alargan hasta mayo en algunos casos. Los precios van desde los 140 a los 450 euros y el Ayuntamiento a través de Baragazte da ayudas económicas para la realización de campamentos, aunque la convocatoria todavía no sé ha abierto.