Herriguneak bilera formala eskatu dio alkateari, lokalaren zesioaren afera jorratzeko
Twiterren iragarri dutenez, Herrigunea proiektuko kideak bilera formal bat eskatu diote alkateari instantzia bidez, lokalaren zesiorako akordioaren ostean mugimendu nabarmenik egon ez delako. Haien ustez “arriskuan dago” lokalaren zesiorako akordioa.
Iragan den ostiralean proiektuko hainbat kidek agerraldia egin zuten lokalaren aurrean, egoeraren berri emateko. Salatu dutenez, “azken hilabeteetan hainbat dei eta instantzia sartu ditugu udaletxean bilera bat eskatuz, ez dute bat bere ere erantzun”, horregatik egin dute berriz eskaera formala instantzia bidez.
“Guk aste eta erdian lokala hustu genuen baina oraindik (4 hilabete pasata) lokal berriaren obrak ez dira hasi, nahiz eta obrak Eguneko Zentrokarekin paraleloan egingo zirela esan ziguten. Zergatik ez dira obrak hasi?” adierazi dute sare sozialetan.