Hiri udalekuak abuztuan 3 eta 12 urte arteko txikientzat

Goizean izanen dira, bazkaltzeko aukerarekin eta hiru hizkuntzetan

Jolasteko eta lagunak egiteko aukera izanen dute (Arg.: Plazaberri)

Barañaingo Udalaren Hezkuntza arloak jakitera eman duenez, beste urte batez antolatu ditu Barañaingo udako Hiri Udalekuak. Hauek 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzentzen dira, urte horietakoak barne eta bertan aisialdirako jarduerak eginen dituzte, giza-emakumeen baloreak sustatu eta garatzeko helburuaz. Jarduera euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin ahalko da baina talderik sortzen ez bada adinaren arabera elkartuko dituztela adierazi dute Udalatik. Hala ere, esaten da arreta eskatutako hizkuntzan jaso dezaketela, prestaturiko monitoreek hiru hizkuntzak ezagutuko dituztelako.

Udalekuak abuztuaren 4tik 29ra arte izanen dira, astebetekoak astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Hala ere, aukera ematen dute goizean ordubete lehenago hasteko eta eguerdian jantoki zerbitzua ere aukeratu daiteke, 14:00etatik 15:30etara. Aste baterako apuntatu daitezke eta epea ekainaren 23tik uztailaren 11ra arte izanen da zabalik 012 telefonoan edo Herritarrak Hartzeko Bulegoan. Lehentasuna izanen dute Barañainen erroldatutako neska-mutilek.

Prezioak

Bost eguneko astea aukeratzen bada 09:00etatik 14:00etara 50,25 euro balio du (62,81 euro ez erroldatuentzat). Jantoki zerbitzuarekin 41,25 euro gehitu behar dira (51,56 euro ez erroldatuentzat). Goizeko 8etan sartu nahi badute 11,30 euro gehitu behar dira (14,12 euro ez erroldatuentzat).

Bestetik, lau eguneko astea aukeratzen bada 40,20 euro balio du 09:00etatik 14:00etara (50,25 euro ez erroldatuek). Ordubete lehenago nahi izanez gero, 9,04 euro gehiago ordaindu behar da (11,30 ez erroldatuek) eta jantoki zerbitzua gehituz gero beste 33 euro gehiago (41,25 euro ez erroldatuek).

Izena emateko orduan haurraren izen abizenak, jaioteguna, telefonoa, ordainketa egiteko txartel zenbakia eta aukeratutako hizkuntza adierazi behar dira. Era berean, elbarritasunen bat izanez gero edo alergia eta gaixotasunik izena ematerakoan adieraztea eskatzen dute.

Itzulpena > Traducción

Colonias urbanas en agosto para niños y niñas de 3 a 12 años

El Área de Educación del Ayuntamiento de Barañain ha organizado una nueva edición de las Colonias Urbanas para menores de 3 a 12 años (ambos inclusive) desde el 4 de agosto al 29 de agosto. Las colonias se llevan a cabo de lunes a viernes de 09:00 a 14:00, con posibilidad de comenzar a las 08:00 y con servicio de comedor opcional de 14:00 a 15:30.

Se realizan en castellano, euskera e inglés, dependiendo de si se registran suficientes inscripciones para formar los grupos, en caso contrario se agruparán exclusivamente en función de la edad. En cualquier caso, desde el Área informan que serán atendidos en el idioma solicitado ya que el personal de la empresa contratada dominará todos ellos.

Las inscripciones se llevarán a cabo del 23 de junio al 11 de julio (ambos inclusive) en el teléfono 012 o en la Oficina de Atención Ciudadana, teniendo prioridad aquellos niños y niñas que estén empadronados en Barañain. Más información y tarifas en el tablón de anuncios y en la web municipal.

Diseño y desarrollo Tantatic