Ikasleak bestelako hezkuntza sistema eraikitzeko lanean jarraitzen dute
Martxoaren 17 eta 18ko borroka egunak erabili zituzten “desobedientzia tailerrak” eta herri eskola egiteko.
Alaitzeko IAtik informatzen dutenez, iragan astearte eta asteazkenak borroka egunak izan dira Euskal Herriko ikasle esparruan baina greba egin ordez ikastetxeetan herri eskolak antolatu zituzten. «17rako jostalditik aurrera paroa egin da; ikastetxe guztietan formakuntza berdina eman da, "desobedientzia tailerra", eta gu Alaitzen 11.30tatik 14:30ak arte egon ginen hau lantzen. 40 pertsona inguru egon ginen», adierazi dute.
Martxoaren 18an, aldiz, ikastetxe guztiak batu ziren eta Iruñeako Gaztelu Enparantza “okupatu” zutela esan dute. «18aren harira, ohituak gauden greben eredua alde batera uztea erabaki dugu, hau da, betiko manifestazioa ez egitea. IAren barne plangintzaren hirugarren fasean sartu garenez (eraikuntza fasea), hori bera aurrera eramatea hautatu dugu: eraikuntza, guk aldarrikatzen dugun hezkuntza mota kalean eraikitzen hastea», diote Alaitzeko IAtik.
Gaztelu enparantzan formakuntza saioak egin zituzten, bazkaria, gymkana bat eta infogunea, «pasatzen zen jendea informatzeko eta polizia etortzekotan bertara jotzeko». Enparantza “okupatu” bazuten ere, poliziarekin arazo handitik izan ez zutela aitortu dute. «Bazkaltzeko orduan jende kopurua asko murriztu zenez, udaltzainen auto bat etorri zen galdetuz zergatik geunden hor, hori ez zegoela baimendua eta Gobernuko Delegaritza eta polizia nazionala abisatuko zutela esaten ziguten. Azkenean ez zen inor arratsalde osoan agertu eta arratsaldeko jarduerak normaltasun osoz egin zuten aurrera», azaltzen dute bertaratutako ikasleek.
Jarduera honek, aldiz, ez zuen aurreko eguneko jarraipena izan, Alaitzetik 20 lagun inguru gerturatu zirela aitortzen baitute. «Pasa den grebako asistentzia oso handia izan zen baina kurtso oso bat falta izan zaigu, greba egunean ateraldi bat zutelako».
Itzulpena > Traducción
Paros estudiantiles el pasado 17 y 18 de marzo
Según informa Ikasle Abertzaleak del instituto de Barañain el pasado martes y miércoles se realizaron dos jornadas de protesta estudiantil en los centros educativos que dejaron atrás el formato de manifestación para realizar otro tipo de actividad: talleres “desobedientes” y escuelas populares.
Según señalan, este cambio en el tipo de protesta se debe a que IA ha entrado «en una tercera fase, la fase de construcción, y hemos optado por ello: comenzar a construir en la calle el tipo de educación que queremos», señalan desde IA Barañaian. En este sentido, el día 17 a partir de la hora del recreo 40 alumnos y alumnas de Barañain realizaron en el centro unos talleres sobre la desobediencia y el día 18 una veintena de jóvenes berinianenses participaron en la escuela popular celebrada en la Plaza del Castillo de Pamplona. En ella realizaron talleres formativos, una comida, gymkana y crearon un espacio de información a la ciudadanía.