«Ikastetxe eta institutuetan sexualitatea lantzen eta pertsonen arteko harremanak aztertzen hasiko gara»
Hagin taldeko Maitane Urmeneta eta Maitane Unzurekin hitz egin dugu, azaroaren 25eko eguna, indarkeria sexistaren aurkako eguna, gertu dugula aprobetxatuz. Herri mugimenduaren baitan kontzientzia feminista sustatzeko sortu zen talde hau duela hainbat urte.
Uste al duzue barañaindarrek 'indarkeria sexista' terminoaren zabaltasuna zein den ulertzen dutela?
Barañaindarren izenean asko hitz egitea izango litzateke, baino behintzat gure ingurutik jasotzen dugunaren iritzia eman genezake. Aldez aurretik indarkeria sexistaren kontzeptua bera oso gutxi eta oso modu bideratuan azaltzen da komunikabideetan, indarkeria fisikoaren baliokidea izanik eta bikote heterosexualen barnean ematen denean edo oso modu larrian kaleratzen denean bakarrik azaleratzen da. Honetaz gain, oso eztabaida gutxi egoten da indarkeria sexistaren inguruan eta horrek ere ez du uzten estigmatizazioa gainditzen eta era berean, ez du uzten terminoaren garapena kalean ematen. Guzti honekin Barañainen ere indarkeria sexistaren lanketa baten beharra dagoela uste dugu.
Zergatik? Zer da Haginetik honen kontzientzia zabaltzeko proposatzen duzuena edo zuen aldetik egingo duzuena?
Orain arte, talde moduan presentzia izanda eta ekimen puntualak antolatuz ibili gara lanean, indarkeria gaika jorratzen, autodefentsa ikastaroak eskaintzen eta arrisku handiko momentuetan kanpaina puntualak burutzen. Orain gure helburuetara beste bat batu da ere, ikastetxe eta institutuetan sartzea, sexualitatea lantzen eta pertsonen arteko harremanak aztertzen. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu nerabe eta gaztaroan pentsamoduak lantzea, malguago eta irekiago daudelako oraindik. Haien arteko harremanak errespetuan eta berdintasuenan oinarritu daitezen herramintak ematea eta norberak bere buruari eragin diezaiokeen indarkeria sexista horren kontra ere konponbideak ematea da garrantzitsua.
Zein da indarkeria sexistarekin amaitzeko modua?
Heziketa eta komunikazioa aldatzea. Eta gure arteko komunikazioa aldatuz -komunikazioa modu integralean ulertuz-, gure erlazioak eta egiturak berrantolatuko liratekeela uste dugu.
Barañaingo eskoletatik zein lanketa egin zitekeen indarkeria honekin amaitzeko prozesuan sakontzeko?
Batez ere indarkeria non dagoen erakutsiz. Nor nahi dugun izan lantzeko dira eskolako urteak eta momentu horretan ditugun erreferenteak eta aukerak zabaltzen hasten dira. Inguruko helduen mundua indarkeria sexistaz beteta dago eta ez da beste aukerarik existitzen. Baino behintzat prebentzio lan bat egin daiteke eta indarkeria identifikatzeko eta gelditzeko praktiketan hasi. Garai onena da jarrerak aldatzeko.
Nola baloratzen duzue Udaletxetik egiten den lana indarkeria honekin amaitzeko? Bitarteko nahikorik abiatu ditu? Elkarlanean aritzen zarete?
Udaletxetik orain atera dituzte diru laguntzak 2013ko urterako programa bat aurkezteko. Pentsa interesa…
Zein garrantzia du herri mugimenduak indarkeri honekin amaitzeko?
Herri mugimendua gizartearen barne aldaketarako eta beste gizarte baten eraikuntzarako grinaren islada den aldetik, herri mugimenduaren eredua giltzarria dela uste dugu. Ez praktika guztietan berdinasunaz hitz egitean, baizik eta jarrerak eta intentzioak lantzean eta praktika jarraia erakustean.
Barañaingo beste eragile kultural eta sozialekin zein motatako lanketa egiten duzue?
Gure programa eskaintzen dugu, jai-batzordean egoten gara, kultur ekintzetan… Eta gure burua eskaintzen dugu nahi duten elkarlanerako.
Egun Barañainen ba al dago kontzientzia edo mugimendu nahikorik indarkeri honekin amaitzeko?
Oso nukleo txikitan egoten da kontzientzia nahikorik indarkeria honekin amaitzeko, baino herri moduan kontzientzia dagoenik ezin da esan. Indarkeria mota hau, gizabanako bakoitzaren barnean errotuta dago eta beste gauza guztien gainetik dago. Generoaren bereizketa munduan burutzen den lehen eta azken banaketa da eta kontzeptu binomial hori bera, desoreka eta indarkeria batean eraikitzen da. Beraz guretzat kontzientzia eta mugimendu nahikoa litzateke, hedabideen, eskolen eta udaletxeen jarrera eta aurrekontuen erabilera hein handi batean aldatzea.
Zer egin beharko zen mugimendu hori indartzeko?
Urratsez urrats aurrera egiten denez, momentuz eztabaidak eta informazioa kaleratzea.
Haginek zein dinamika abiatuko ditu ikasturte honetan?
Sexualitatea eta harremanak lantzeko ikastaroak egin nahi ditugu Barañaingo Alaitz institutuan (euskeraz). Horretaz gain prebentzioan eta emakumeen eskubideen lanketan ekimen puntualak egiten jarraituko dugu.
Indarkeria sexistaren kontrako eguna gertu dago. Zein deialdi egingo duzue?
Ostiralean, azaroak 22, ipuin kontalari bat gonbidatu dugu Akelamendi tabernara, 18.30etan. Ordubeteko emanaldia izango da. Antzezlea Virginia Imaz da, Oihulari Klown taldekoa.
Itzulpena > Traducción
Hagin, grupo feminista de Barañain habla sobre la violencia sexista
Maitane Urmeneta y Maitane Unzu del grupo feminista de Barañain Hagin hablan en torno a la violencia sexista a las puertas del 25 de noviembre. Dicen que hay mucho trabajo que realizar sobre este tema. Remarcan la importancia que tienen los centros escolares e institutos en el tema de la sexualidad y las relaciones entre hombres y mujeres. En este sentido dicen que el educativo es ámbito más apropiado para la prevención de esta violencia.
Dicen que hay mucho por avanzar en la expansión de la conciencia feminista en la localidad. En este sentido desde Hagin se subraya la importancia que el movimiento popular tiene en el desarrollo de dicha conciencia, el papel de los medios de comunicación y de las instituciones.