Independentzia txokoak Akelamendi hartu du asteburuan

Ostiraleko hitzaildiaren une bat. | Argazkia: Plazaberri

Herriko Ezker Abertzaleak antolatuta, hainbat ekimen ezberdin izan dira asteburuan Akelamendi elkartean. Eskaintza zabala zen, eta hainbat lagun elkartu dira momentu ezberinetan, hausnarketa, formakuntza edota aisialdirako tartea hartuz.

Ostiral arratsaldean abiatu zituzten jardunaldiak hainbat lagunek "Gureak ere badira" liburuaren aurkezpenean, egungo testuinguru sozial, politiko eta filosofikoaz hausnartzen aritu zirelarik, kontraesanak, boterea, imaginarioak, epika, desirak, eta subjektibidadeak hizpide. Ostean, Guayre, Eider eta konpañiak kontzertu bat eskeini zuten elkartean, pintxopote batek lagunduta. 

Larunbat goizean ere hausnarketarako tartea izan zen Txokoan. Isidro Esnaolaren eskutik, geopolitika eta nazioarteko egoera hartu zuten Akelamendi, arriskuak, joerak eta agertoki posible berrien inguruan solastu zen hamarnaka lagunen aurrean. Honen ostean, antolatzaileek Barañainen mugimenduaren gaur egungo papera eta egoeraren azterketa bat konpartitu zuten. Bukatzeko, elikadura burujabetzaren inguruan hausnartu eta Albi gazta dastatzeko aukera izan zen, Mendiko ardoaz lagunduta, jardunaldiei itxiera emanez. 

Antolatzaileek, jardunaldien balorazio positiboa egin dute, baina Udalaren partetik jasandako oztopoak ere salatu dituzte. 

Itzulpena > Traducción

Independentzia Txokoa llenó el Akelamendi el pasado fin de semana

Diseño y desarrollo Tantatic