Nobedaderik ez azaroko udalbatzan

Aztergaietan agertutako kontuak onartu ziren, mozioak ezik.

Iragan ostiraleko udalbatza (Arg.:J.Lacalle)

Iragan ostiraleko udalbatzan ez zen nobedarik izan. 2013ko zor-aitorpen bat onartu zen aho betez (126 eurokoa), eta 28.000 euroko kreditu transferentzia ere onartu zen. Kreditua Iruñerriko autobus kuota bat ordaintzeko da, Mankomunitatean diren indar politikoek erabaki baitzuten garraioaren defizita herrien artean banatzea eta Barañaineri dagokiona ordaintzeko kreditua eskatzea onartu da.

Hala ere, opozisioko taldeek mugikortasun plana eskatu zuten, ematen den zerbitzuarekin ados ez daudelako, garraio publikoaren alde egin behar dela uste dutelako eta Barañaingo udalak Mankomunitatean dituen hiru ordezkariek herriaren interesen defentsa egin behar dutela uste dutelako.

Mozioen aurretik gai ordenean zegoen bestelako gaia hiri-garbiketa zerbitzuaren kontratu aldaketa zen. Zerbitzua ematen duen enpresak 475 zakarrontzi aldatzera konprometitu zen orain urtebete baina ikerketa egin ondoren 360 aldatzea proposatu berri du. Aldaketaren alde 12 botu izan ziren, PPN, UPN eta PSNkoak eta aurka 9 botu, I-E, EH Bildu eta Geroa Baikoak. Aurka bozkatu zuten alderdiek argudiatu zuten zerbitzua enpresa pribatu batek eramatearen aurka izan zirela orain urtebete eta horri eutsi nahi diotela. Uste dute Udalak zerbitzuaren kudeaketa publikoa egin behar duela.

Mozioak

Mozioei dagokionez, I-Ek  Barañain TTIPren aurkako udalerri izendatzeko eskaera kendu zuen aztergaietatik EH Bilduk eskatua, talde honek horrekin bat egin nahi duelako eta datorren udalbatzan berriro aurkeztuko dute.

Bigarren mozioa, I-Ek aurkeztuta ere, "Konstituzio errepublikar berri bat egiteko prozesuaz" hitz egiten zuen. Aurka 12 botu izan zituen (UPN, PPN, PSN), EH Bildu abstenitu zen «espainiarrek egin beharreko prozesua dela eta euskal herritarrok gure prozesu propioa egin behar dugula» argudiatuta; eta I-Ek eta Geroa Baik alde bozkatu zuten. Azken honen iritziz, euskal herritarrok beren prozesua egitea eta mozioan agertzen denaren alde egitea bateragarriak dira eta horregatik mozioaren alde agertu zen.

Galdera eta eskaerak

Atal honetan I-Ek bere kezka azaldu zuen zuhaitz mozketaren inguruan; Geroa Baik eskatu zuen Plaza de la Paz zenekoan - orain Nelson Mandela izena duena- plazaren izena ikurretan aldatzea; PPNko ordezkariak bulego bat eskatu zuen udalean eta PSNk merkatu txikiko lurzoruan marraztu diren marra probisionalak hobetzea eta zehatzagoak izatea eskatu zuen, nahasketa eragiten dutelako.

Itzulpena > Traducción

Sin novedades en el pleno de noviembre

El pasado viernes se celebró el pleno del mes y no se trató ningún tema además de los incluidos en el orden del día. En este sentido se reconoció una deuda de 2013 de 126 euros y se aprobó una transferencia de crédito de 28.000 euros para pagar una cuota de transporte comarcal. Recientemente, la Mancomunidad acordó repartir el déficit que ha generado este servicio entre los municipios y para pagar lo que le corresponde a Barañain se aprobó este crédito con los votos favorables de todas las formaciones. Desde la oposición, sin embargo, pidieron un plan de movilidad para el municipio.

Igualmente pero con mayor discrepancia se aprobó la propuesta de modificación del contrato del servicio de limpieza urbana. En el contrato la empresa concesionaria se comprometió a sustituir 475 papeleras por otras de nueva generación pero tras estudiar la situación propone el cambio de 360. Desde los partidos contrarios a la modificación del contrato con la empresa se dice que ya se mostraron contrarios al acuerdo para que una empresa privada gestionara el servicio y pidieron que se haga una gestión pública.

En lo que respecta a las mociones, la primera presentada por I-E fue retirada por solicitud de EH Bildu, formación que se quería adherir a ella, y será presentada en el próximo pleno. La segunda moción de I-E pidiendo un "Proceso constituyente republicano", tuvo los votos en contra de PPN, UPN y PSN, la abstención de EH Bildu con el argumento de que debe ser el pueblo español el que realice ese proceso y que al pueblo vasco le corresponde hacer otro; y finalmente, I-E y Geroa Bai votaron a favor, esta última coalición alegando que no ve incompatibilidad entre un proceso vasco y otro español.

Diseño y desarrollo Tantatic