Tortura kasuak jasotzen dituen txosten bat argitaratu du Kriminologiaren Euskal Institutuak

Barañaingo torturatuen agerraldi bat irudian

Nafarroan 1979tik 2015era arte izandako tortura kasuak jasotzen dituen txosten bat argitaratu du Kriminologiaren Euskal Institutuak. Txostenak nabarmentzen duenez Nafarroan 1068 tortura kasu egon dira denbora tarte horretan, eta ikerketa amaitu gabe dago.

Hauen artean Barañaingo bizilagunek pairatutako hainbat kasu daude jasota. Barañaindar ezberdinek salatu izan dituzten tortura kasuak jasotzen ditu Kriminologiaren Euskal Institutoak Nafarroa Garaiko Gobernuarentzako egindako txostena.

Erantzuna sareetan.

Txostenaren emaitzak publiko egitean erreakzio aunitz saortu dira sare sozialetan. Norbanako, eragile, alderdi eta pertsonalitate ezberdinek emaitzaren larritasuna nabarmendu dute.

Barañaingo Sortuk tuiterren adierazi duenez Barañainen “tortura sistematikoa izan da, gatazka politikoaren ondorio latz bat, etengabe ezkutatu nahi izan dutena”. Mezu berean aitortza politiko eta instituzionala eskatu dute.

Estrasburgoren kondena Barañaingo bizilagun batek pairatutako torturengatik.

Zentzu horretan nabermentzekoa da Iñigo Gonzalez Barañaindarraren tortura kasua dela eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Erreinua kondenatu zuela tortura salaketak ez ikertzeagatik.

Itzulpena > Traducción

El Instituto Vasco de Criminología publica un informe con casos de tortura en el que aparecen vecinas de Barañain

Diseño y desarrollo Tantatic