Umeen psikomotrizitateari buruzko saioa Haur Eskolan

Begi eta entzumen arazoek heziketan duten eraginari buruz ere hitz egin zen

Lancinaren hitzaldiko argazkia (Utzitakoa)

Barañaingo Haur Eskoletako hezitzaileek iragan hilabetean Goyo Lancinaren bisita izan zuten eskolan eta Lancinak emandako hitzaldian begi eta entzumen arazoek haurren heziketan nola eragiten zuten ezagutu ahal izan zuten baita gorputzaren mugimenduan. Lancinak, Iruñeako Centro de Especialización Optometristako zuzendaria da eta Terapia Bisualean, Entzumenaren Heziketan eta Mugimendu Erritmikoen Terapian aditua da.

Barañaingo eskolara egindako bisitan haurren garapena nolakoa izan beharko luke aztertu zuen, psikomotrizidade mailan, entzumen mailan eta maila bisualean, horrek hezkuntza prozesuan eragiten baitu. Begi arazoek (miopiak, hipermetropiak, astigmatismoak…) eta entzumen arazoek heziketa prozesuan eragina dute. Arazoak ekiditeko edo hobetzeko orduan terapia ezberdinak erabiltzen dituzte, horien artean Mugimendu Erritmikoen Terapia. Terapia hau haur txikien mugimendu erritmikoetan oinarritzen da eta arreta arazoak eta hezkuntza zailtasunak dituztenei zuzenduta dago. Horrela, haurraren mugimenduak garrantzi handia duela azpimarratu zuen Lancinak.

«Ezagutza horiek eskolan aplikatzen dugun teoriarekin uztartzen baditugu, hau da, Emmi Pikleren motrizitate orokorraren teoriarekin, eta hezitzaileei hausnartzeko ikuspuntua ematen digu: haurrek mugimendu autonomoak eskuratzeko orduan egiten dituzten jokabide bakoitza behatu behar dugu, itzulipurdiak egitean, zorutik narrasten ibiltzen direnean, esertzen direnean, belaunikatu, zutik jarri, ibili… oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako bizitzaren lehenengo hilabeteetan». diote Barañaingo Haur Eskolatik.

Emmi Plikerren teoriaren arabera, umeak beren kabuz mugitzen utzi behar dira, behartu gabe. «Guri dagokigu motrizitate librearen baldintzak bermatzea, garapenaren etapa bakoitzak behar duen luzeera izan behar du eta ezin da hurrengora pasatzeko behartu», esaten du teoriaren azalpenean Maite Graugesek. Haur txikiei mugitzeko askatasuna eman behar zaiela dio teoria honek, eta ibiltzeko gailuak, jostailuzko auto txikiak, etzaulkiak, tronak, koltxonetak… mugimendu libreak mugatzen dituzte. Baita inguruan jostailu asko izatean estimulo gehiegi izan ditzakeela esaten dute teoria honen sustatzaileek, «haurrak bere gorputza ezagutu behar du, bere burua ezagutu behar du, bere inguruan gauza gehiegi badaude, kanpokoa ezagutzen du barnekoa ezagutu ordez», dio Graugesek teoria honen azalpenean.

Itzulpena > Traducción

Sesión para reflexionar sobre psicomotricidad infantil

El pasado mes de mayo, la Escuela Infantil de Barañain tuvo la visita de Goyo Lancina, director del Centro de Especialización Optometrista, experto en Terapia Visual, Reeducación Auditiva y terapia de Movimientos Rítmicos.

En su paso por la Escuela Infantil Lancina destacó cómo debería ser el desarrollo del niño y la niña, tanto a nivel psicomotor, visual y auditivo, de forma que podamos comprender qué fallos pueden afectar a un normal desarrollo de las habilidades necesarias para un correcto proceso de aprendizaje.

En este sentido, los problemas que afectan a la visión como miopías, hipermetropías,  astigmatismos, ojos vagos… o problemas auditivos interfieren en el proceso de aprendizaje. Según las responsables de la Escuela Infantil, uniendo estos conocimientos a la teoría del desarrollo de la motricidad global que se trabaja en la Escuela Infantil -teoría de la Dra. Emmi Pikler- «nos da a las educadoras un punto de observación y reflexión en cada actuación que tiene el niño y la niña en la adquisición de movimientos autónomos: girar sobre sí mismos, desplazarse rodando, reptar, gatear, sentarse, arrodillarse, ponerse de pie, caminar… tan importantes en su desarrollo desde los primeros meses de vida». Según la teoría de Pikler hay que darle a los niños y niñas libertad de movimiento de forma autonoma y respetar sus etapas, evitando los elementos que puedan distraerle en el conocimiento de sí mismos y de su cuerpo (exceso de juguetes alrededor), evitando también los elementos que puedan limitar esa libertad de movimientos como caminadores, cochecitos, tronas, etc.

Diseño y desarrollo Tantatic