Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria Alaitzeko ikasleekin izan dira

2024-06-06

Maiatzaren 30ean bisita berezia izan zuten Alaitz ikastetxean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria pilotari profesionalak joan ziren beraien ogibideaz hitz egin eta haurrekin tarte goxo bat pasatzera.

Barañaingo pilota eskolak antolatu zuen bisita, gure kulturako kirol baliotsu hau umeei hurbiltzeko intentzioarekin. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek gozatu zuten pilotariekin hitz egin, beraien galderak luzatu eta noski, gonbidatuekin eskupilotan jolasteko aukeraz. Joseba eta Peiok momentu atsegina eskaini zuten, gustuz eta umorez erantzun zituzten haurren galderak eta, ikastetxetik adierazi dutenez,  nabaritu dute ikasleen artean izan duen eragina, azken egunetan pilota gehiago ikusi baitituzte euren esku artean. 

Bi pilotariak ikasleekin solasean
Diseño y desarrollo Tantatic