2022-11-30
Kirola · Deporte
Kirolak hartu zuen Auditorioa
Atzo arratsaldean ospatu zen Lagunakeko kirolaren gala.
Atzo iluntzean Barañaingo Auditoria kirolez eta kulturaz bete zen. Pandemiaren hainbat urteren ondoren, Lagunak-ek Kirolaren Gala berreskuratu zuen.
Bertan, Lagunak-eko kirol-sailetan azken urtean nabermendu diren hainbat kirolariri eman zitzaizkien sariak. Honakoak izan ziren nabarmendutako disziplinak: saskibaloia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, patin hockeya, mendia, igeriketa, abiadura-patinajea eta pilota.
Dantza eta ekimen artistikoetarako tartea ere izan zen ekitaldian.
Kirolaz beteriko arratsaldea izan zen atzokoa barañaingo Auditorioan.