Lagunak emakumezkoen saskibaloi taldeak maila mantenduko du
Liga bukatzeko hiru partidu falta direnean ziurtatuta du aurten estreinatutako mailan jarraituko duela.
Lagunakeko emakumezkoen eskubaloi taldeak lortu bezala, saskibaloiko neskak denboraldi honetan estreinatutako maila mantenduko dute, Emakumezkoen Lehenengo Maila, alegia. Ligaren bukaerarako hiru partidu falta dira oraindik baina dagoeneko jarraikortasuna ziurtatuta dute, Saski elkartetik adierazi dutenez. «Garaipena da Barañaingo taldea osatzen duten jokalariak harrobian hazitakoak direlako eta oso gazteak direlako», ohartu dute Saskitik.
Taldea osatzen dute Bidane Zabalza eta Alba Izquierdo baseak; Berta Sarmiento, Maite Laparte, Maialen Ansoain, Andrea Urtasun, Maria Argota, Ananda Diaz eta Irina Fuentes hegalak eta Amaia Santos, Ana Lorda, Carla Garcia eta Paula Goñi pibotak.
Kadete ligaren finalerdiak
Lagunakeko emakumezkoen kadete taldeak maila igotzeko finalerdietan lehiatzen ari dela adierazi dute Saskitik. Hiru partiduetako playoff-etan erabakiko da zein taldek igoko den. Lehenengo partidua irabazi zuten eta datorren larunbatean, hilaren 11an, Barañaingo Kiroldegian 10:00etan jokatuko den partiduan irabazten badute finalean izanen dira Lagunakeko neskak.
Emakumezkoen junior taldeak, aldiz, maila igotzeko finalerdiak jokatu ditu dagoeneko baina ez du lortu finalerako txartela. Datorren igandean, 12:00etan Barañaingo Kiroldegian 3. eta 4. postuen alde borrokatuko dute junior taldeko neskak.
Nafarroako selekzioan
Baita, martxoaren 28tik 31ra San Fernandon ospatutako Espainiako Selekzioen Txapelketan barañaingo hiru jokalarik parte hartu zutela adierazi dute Saskitik: Pablo Blaskok, Eduardo Fernandezek eta Saioa Orozek. Lehenengo aldia zen mota honetako txapelketa batean parte hartzen zutela eta nesken taldeak 8. postuan bukatu zuten txapelketa taldeen fasean 4. postuan izan ondoren.
Gizonezkoek lehentasunezko mailako partidu guztiak irabazi zituzten eta maila Berezira igotzeko finalerdietan parte hartu zuten baina ezin izan zuten Murtziaren aurkako partidua irabazi. Azkenean lehentasunezko mailako hirugarren postua lortu zuten.
Itzulpena > Traducción
El equipo femenino de baloncesto Lagunak consigue la permanencia
Al igual que sucediera con el equipo femenino de balonmano de Lagunak, las jugadoras de baloncesto Lagunak han logrado la permanencia en la categoría a falta de tres partidos. El equipo se estrenaba esta temporada en la Primera División Femenina, lo que desde la asociación Saski interpretan como otro triunfo. «Todo un logro en esta categoría el logrado por las de Barañain con un equipo de canteranas y gente muy joven», señalan.
Asimismo, el equipo cadete femenino participa en las semifinales de su categoría y este sábado, día 11 a las 10:00 en el Polideportivo de Barañain se decidirá si pasa a la final. El equipo junior femenino ha jugado ya las semifinales de su categoría y aunque no ha logrado el pase a la final, este domingo a las 12:00 en el Polideportivo de Barañain luchará por el 3º y 4º puesto.
Para finalizar desde Saski destacan el trabajo de Pablo Blasko, Eduardo Fernández y Saioa Oroz que han participado recientemente en el Campeonato de España de Selecciones por primera vez. El equipo femenino logró clasificarse en octava posición y el masculino en la tercera del grupo de Preferente.