Lagunak saskibaloi taldeak Nafarroako Kopa irabazi du bigarrenez
Iragan asteburuan ospatu zen eta Barañaingo taldeak irabazi zion Navarro Villoslada taldeari.
Atzo, igandean, ospatu zen Nafarroako saskibaloi Kopa eta bigarren urtez irabazle izendatu zen Lagunak taldea, kasu honetan Navarro Villoslada taldearen aurka. Barañaingo taldeak menderatu zuen partidu osoan zehar baina azkenengo momentuetan Iruñeko taldeak finala irabazteko gogor borrokatu zuen.
Hasierako minutuetan aurreratu zen Lagunak taldea, Alazne Vicente baseak 8 tantu lortu zituelarik, markagailua 8-0 emaitzarekin utziz. Aurrerapena mantentzea lortu zuten Barañaingokoek bigarren laurdenean Navarro Villosladako jokalariak diferentzia murriztea lortu zuten arte, 25-16. Hala ere, bi jaurtiketa libre eta hirukoitz baten ondoren Barañaingo neskak 36-23ko diferentzia lortu zuten. Atsedenaldiaren ondoren, diferentzia areagotzea lortu zuten Lagunakeko jokalariek, 51-36a lortu zutelarik. Finala erabakita zegoela uste zenean, aldiz, Iruñeako taldeak lortu zuen desberdintasuna murriztea, partidua bukatzeko lau minutu falta zirenean markadorean 53-44 emaitza zutelarik. Baina ez zuten lortu eta Lagunakeko neskek finala irabazi zuten 65-48 emaitzarekin.
Ligaren hasiera, datorren asteburuan
Nafarroako Saskibaloi Kopa irabazi ondoren datorren asteburuan hasiera emanen diote Lagunak Lehenengo Mailako taldeak ligari. Barañaingo Kiroldegian jokatuko dute Logroñoko Campus Promete taldearen aurka, urriaren 3an arratsaldeko 4etan.
Taldea osatzen dute 16 eta 26 urte arteko kirolariak: Alazne Vicente eta Bidane Zabalza baseak, Irantzu Etxeberria eskolta; Maite Laparte, Maialen Ansoain, Andrea Tollar, Maria Argota eta Irina Fuentes hegalekoak; Paula Gurich hegaleko pibota; Ines Mendioroz, Andrea Vazquez, Ana Isabel Lorda eta Carla Garcia pibotak. Jose Javier Unzue izanen da berriro taldeko entrenatzailea, German Sola eta Iñigo Baigorri entrenatzaileen laguntzarekin eta Gorka Garces taldeko ordezkaria izanen da.
Itzulpena > Traducción
El equipo de basket femenino de Lagunak repite como campeón de la Copa Navarra
Las jugadoras del equipo de Barañain lograron el pasado domingo repetir el triunfo en la Copa Navarra de baloncesto, donde jugaron en la final contra el equipo Navarro Villoslada. Las jugadoras berinianensas dominaron el encuentro aunque en su recta final el equipo pamplonés logró reducir la diferencia a 9 puntos cuando el marcador señalaba 53-44. Sin embargo, las jugadoras de Lagunak lograron la victoria final con un marcador 65-48.
El equipo de primera división femenina comenzará el próximo 3 de octubre una nueva temporada liguera, al medirse contra el equipo logroñés Campus Promete en el polideportivo de Barañain a partir de las 16:00. El equipo lo componen las bases Alazne Vicente y Bidane Zabalza, la escolta Irantzu Etxeberria; las aleras Maite Laparte, Maialen Ansoáin, Andrea Tollar, María Argota e Irina Fuentes; la ala pivot Paula Gurich y las pivotes Inés Mendioroz, Andrea Vázquez, Ana Isabel Lorda y Carla García. Jose Javier Unzué vuelve a ser el entrenador del equipo junto con los entrenadores ayudantes German Sola e Iñigo Baigorri. Finalmente, el delegado del equipo será Gorka Garcés.