Udaleko Kirol Eskolen erakustaldiak bihar, maiatzaren 30ean
Goizean Kirolaren eta hirugarren adinako pertsonen 10. Eguna ospatuko da.
Ostiral hau ekitaldez gainezka dator eta hornee bailan egonen da ere aukera kirola egiteko. Izan ere, goizean, 10:30etatik 11:45etara Barañaingo udal kiroldegian ospatuko da udalak antolatutako Kirolaren eta hirugarren adinako pertsonen Eguna. Era berean, arratsaldean, kurtsoan zehar udaleko kirol eskoletan hazi eta hezi diren gazteen erakustaldia izanen da kirolgunean.
Hori dela eta, goizeko egitarauan zumba eta yoga egiteko aukera izanen dute hurbildu nahi dutenek, programa herritar guztiei irekia baitago. 10:30etan ongietorria eginen zaie eta bost minutu geroago beroketa ariketak eginen dira. 10:55etan zumba dantzatuko da irakasle gonbidatu baten laguntzaz eta 11:20etan klase berezi honi bukaera emateko yoga saioa eginen da 11:45ak arte.
Erakustaldiak
Arratsaldean, aldiz, gazteen unea izanen da, Udaleko Kirol Eskolen 18. erakustaldia eginen baita 17:00etatik 20:00etara.
Patinaje eskolakoak kiroldegiaren kanpoko pistan arituko dira 17:30etatik 18:00etara eta leku berean 18:30etatik 19:00etara patin-hockeyko gazteak izanen dira. Kiroldegiaren kanpoaldean ere atletismoko gazteek arituko dira18:15etatik 18:45etara eta kiroldegiko pilotalekuan 18:00etatik 18:30etara esku-pilota eskolakoek.
Azkenik, soinketa artistikoan aritutako haur eta gazteek 17:30etatik 18:00etara erakustaldia eginen dute kiroldegi barruan, 18:30etatik 19:00etara karate eskolako lagunak arituko dira leku berean eta soinketa erritmiko eskolan izandakoak 19:30etatik 20:00etara erakustaldia eginen dute kiroldegi barruan.
Azkenik diploma banaketa burutuko da.
Itzulpena > Traducción
Exhibiciones deportivas mañana viernes en el polideportivo municipal
El Polideportivo municipal acogerá mañana, 30 de mayo dos actividades organizadas por el Ayuntamiento para fomentar el deporte. Por un lado, de 10:30 a 11:45 se celebrará el X. Día del Deporte y la tercera edad con la programación de las actividades de zumba y yoga para todas aquellas personas que se quieran animar. Durante 25 minutos se bailará zumba y durante otros 25 minutos habrá sesión de yoga.
Además de este acto, a la tarde se realizarán las exhibiciones de las escuelas deportivas en el polideportivo municipal desde las 17:00 hasta las 20:00.
En el exterior del polideportivo las escuelas de patinaje (17:30-18:00), hockey sobre patines (18:30-19:00) y atletismo (18:15-18:45) harán una exhibición del trabajo realizado en cada escuela. En el frontón del polideportivo hará lo propio la escuela de pelota de 18:00 a 18:30, mientras que en interior del polideportivo actuarán las escuelas de gimnasia deportiva (17:30-18:00), karate (18:30-19:00) y gimnasia rítmica (19:30-20:00)