423 zenbakiak (zozketa bidez) eta Larrain elkarteak eramanen dute lekukoa Barañainen

2024-03-06

Zozketa bidez izan da hautatua Korrikaren 583 Barañaingo kilometroan lekukoa eramanggo duen lagunetako bat. Bi zatitan banatu da aurten Barañaindik igaroko den kilometroa, batetik Larrain kolektiboak eramanen du lekukoa kilometro erdiz, eta zozketa bidez irabazi duen 423 zenbakiak beste kilometro erdia eginen du lekukoarekin.

Larrain Barañaingo helduen elkartea da, 2018garren urtean sortutakoa. Orduz geroztik hainbat ekimen eraman dituzte aurrera gure herrian, nagusiki helduen bizi baldintza duinekin lotutakoak, baina baita bestelako ekimenak ere, kultura eremukoak adibidez. Aurten, lehen aldiz eramanen dute Korrikaren lekukoa Barañainen elkartearen izenean.

 

Diseño y desarrollo Tantatic